LH 3. ZIKLOKO ATARIA

LH 3. ZIKLOKO ATARIA

txikipedia-1kahoot-1

Kirolen mundu zabala gehiago ezagutzeko hemen duzue 5. mailakoek egindako irratsaioa. Espero dugu zuen gustokoa izatea.5. mailako ikasleak
Trapu zaharrak ateri,  itzalitako kalabazak pixtu,  gure beldurrak partekatu,  ganbarako istorioak kontatu,  “Marauxa, Marauxa!” kantatu,  beldurrak sutan erre,  gaztainekin barrenak
Urriaren 10ean, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, bizikletaz eta Bidasoako trenbide zaharretik, Hendaiako Beltzenia parkera joan ginen. Bertan jolastu
Aurtengoan ere, eskolako ikasle eta irakasleek, egin dugu Lizuniagarako igoera. Goizeko behe laino eta freskura utzi eta pasiatzeko eguraldi ederra
Eskolako garaia bukatu zaizue jada Toki Onan duzue hurrengo geltoki, bada. Ikasturte berrian erronka berri aunitz elkar lagunduz gero dena
Ikuskizunean zehar, dantza eta dantzaren artean, Xane, eskolatik itzultzen den neskato baten eta bere aitona arrantzale ohiaren arteko elkarrizketa baten
5.mailako ikasleek, Nafarroako Emakume Kirolariak programarekin lotuta, Aurkene Aroka piraguistaren bisita jaso genuen. Piraguismoa zertan datzan, zein modalitate dauden eta
Eskoloako 3., 5., eta 6. mailako ikasleek xake finalak jokatu dituzte. A zer nolako maila duten!
Ikasturtea bukatzear, 3.zikloko ikasleek, proiektuarekin lotuta azken irteera egin genuen. 5. mailako ikasleak, Elizondoko gasnategira, gasna egitera, eta Elizondoko eskolan
Ikasturtea bukatzear da eta kanpaldian elkarrekin egon gara Bortziriko 3.zikloko ikasle eta irakasleak. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, uretako
Gorputza eta ohitura osasuntsuak proiektuarekin lotuta, 5.mailako ikasleek, Ixiar Andueza dietistaren bisita jaso genuen. Janari mota ezberdinei buruz solastu eta
Aurtengo ikasturte honetan zehar ere, 3.zikloko ikasleek, San Jose Zahar-Etxera hainbat bisita egin ditugu. Ikasturtea bukatzeko haiek gurera etorri ziren
Euskaraldiaren 4. edizioa 2025ean egingo da. Aurreko hiruak ez bezala, udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era.  Euskaraldia euskara ulertzen duten
6. maialako ikasleek, zingar arraultzen bildutako puskekin, bazkari ederra prestatu zuten, joan den asteartean. Ummmm, ze goxo zegoen dena!!
Pasa den martxoaren 14ean Ricardo Baroja eskolako 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, Santa Barbara mendira igo ginen zuhaitzak landatzera;
Otsailaren 28an, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, goizean-goiz Bilbora abiatu ginen. Bertan, Bizkaiako Zubira igotzeko aukera izan genuen, gero
Pasa den ostiralean, urtarrilak 24, Iruñera joan ginen 3.zikloko ikasle eta irakasleak. Lehenik proiektuarekin lotutarko ekintza ezberdinak egin genituen mailaka.
2024 urteari agurra emateko, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Zenbait kanta abestu genizkien, beraiek opariak banatu zizkiguten eta
Abenduaren 16, 17 eta 18an, gure eskolako lehen hezkuntzako ikasleek bide-hezkuntzako jardueretan parte hartu zuten. Ikasgelan oinezkoen, zikloturisten eta auto-bidaiarien
Pasa den abenduaren 4ean ospatu genuen aurtengo Euskararen Eguna. Kultur Etxean hasi genuen ospakizuna eta bertan EiTxo itxura aldatua ezagutzeko
6. mailako ikasleak irratigintzan artistak. Talde bakoitzak programa bat grabatu du. Zuen gustukoak izatea espero dugu. Gozatu gure esatariekin!! BASATIAK
Lehen Hezkuntzako 3.zikloko ikasleak, azaroaren 21ean ospatu zen, Lesakako Ferietara bizikletaz joan ginen. Han talde txikitan karriketan zehar eta jende
Aurten ere, Gau Beltza eta Halloween direla-eta lehiaketa antolatu dugu eskolan. Alde batetik, orain arte bezala, kalabaza lehiaketan parte hartu
Urtero legez urriko laugarren igandean Lurraren Eguna ospatu genuen. Eskolan egindako eskulanak eta etxetik ekarritako produktuen salmentari esker, aurtengo kanpaldia
Aurtengo ikasturtean 3.zikloko ikasleek zinema proiektutxo bat egiten ari gara. Hori dela eta, Ekaitz Bertiz zinemagile sunbildarraren bisita izan genuen.
Urriaren 11ean, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, bizikletaz Hendaiako Beltzenia parkera joan ginen Bidasoako trenbide zaharretik. Bidean zuhaitz askoren
Donostiako Zinemaldira joan gara aurtengoan ere; 2. eta 3.zikloko ikasleak. “Alan, giza antena” filmea ikusi genuen Donostiako Belodromoan. Bukatutakoan, topoa
Ikusi bideoak. HEMEN
Pasa den ekainaren 15ean, larunbata, eta ikasturteari bukaera emateko, Ricardo Barojakotik munduko beste herrialde aunitzetara egin genuen jauzi. Ikuskizun ederraz
Seigarren mailako ikasleek, azken hiruhileko honetan, “Baratza” proiektuari hasiera eman diogu, datorren iSeigarren mailako ikasleek, azken hiruhileko honetan, “Baratza” proiektuari
3.zikloko ikasleek urtean zehar, San Jose Zahar Etxea hainbatetan bisitatu dugu, talde bakoitza hilean behin gutti-gotti-betti. Bertan bizi diren pertsonekin
Gaur jangelan festa handia egin dute maiatzeko azken eguna ospatzeko. Gora gure eskolako jangelako langileak!!!
Maiatzak 23 Autobusez bostgarren eta seigarren mailakoak Arizkun eta Zugarramurdira joan ginen, hurrenez hurren. Biok ere lantzen ari garen proiektuarekin
Zein urrun dagoen Harresi Handia eta zein gertukoa egin zitzaigun Jon Arretxe. Irakurri genuen liburua, berak egindako bidai batean oinarritua
5.mailako ikasleek antolatuta, eskolako kirol txapelketak hasi dira!
Aurten ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Goizean goiz, ikasle zaharrenek gazteenei ipuinak kontatu dizkiete. Gero, ikasle bakoitzak etxetik
Pasa den apirilaren bederatzian, 6.mailako ikasleek Joseba Larratxe komikilariaren bisita izan genuen. Oso gustura egon ginen. Komikien inguran solasteaz gain
Aurtengoan 23.korrika izan dugu. Korrika ofiziala, igandeko goizeko lauetan pasaten zenez, ostiralean korrika txikia antolatu genuen eskolan. Ikastetxean zehar aritu
Aurtengoan ere Martxoaren 8a dela eta, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin.  Mandarrak eta kapak denontzat sortuak direla
Pasa den ostegunean, martxoak 7, hirugarren zikloko ikasle eta irakasleak sekuoiak landatzera joan ginen, Intzolara. Ekintza hau Berako udalak, Rural
Larunbatean auzolanean aritu ginen Ricardo Baroja eskolan. Gurasoak, langileak etaikasleak elkartu ginen eskola kolore berriez janzteko. Kanpoko eguraldi txarrari aurpegi
Joku Olinpikoen urte honetan ere, Inudeek eta Artzaiek herriko ohiturari jarraipena eman diogu, ortzegun-gizenean. Eskolako sukaldariek prestatutako bazkari goxoarekin energiaz
5.mailako ikasleek Hizkuntza Sekretuak liburuaren egilea den Arrate Egañarekin saioa izan dute. Ikasleen jarrera eta parte hartzea hagiz ona izan
6.mailako ikasleek sexualitate tailerrean parte hartu genuen. Itsasok sortu zitzaizkigun galderak erantzun eta informazio haunitz eman zigun. Gaia lantzeko hainbat
5.mailko ikasleak robotika mundua ari dira poliki-poliki ezagutzen.
Aurtengo Euskara Eguna abenduaren 3an bazen ere, guk bostean ospatu genuen. Goizean zehar, talde bakoitza bere gelan ekintza ezberdinak burutzen
Emakumeen kontrako indarkeriari gure gaitzespena adierazteko, adinaren araberako lanketa ezberdinak egin ditugu norberaren gelan. Guztiok egin dugun ariketa bat baina,
Sare sozialen arriskuei buruz informazioa ematera etorri zitzaigun Aitor. Talde bakoitzak lau saio eskaini zizkion eta hainbat ekintza egiteko aukera
Eskolako 5. mailako ikasleak, Lurrraren Eguna eta Auzolanaren inguruko proiektua egiten ari dira. Herrian zabor bila atera dira eta aurkitutako
Urriak 10. Bera. 3.zikloa, Beroaldi honi zukua ateratzeko, Bidasoako Trenbide Zaharretik, Hendaiara bizikletaz joan gara. Pedal kolpeen artean espero zitezkeen
Udazkenari ere ongi etorria emanez, LH5 eta LH6.mailako ikasleak, bi zinemaldi ezberdinetan egon gara, zein baino zein garrantzitsuagoa.  Irailaren 26an,
Ikasturte honetan ere ohitura zaharrari heldu eta Lizuniagara egin dugu bisita. Pasa den astelehenean, irailaren 25ean, eskolako ikasle eta irakasle
Ikasturteari bukaera modu atsegin batean emateko asmoz, eskolako irakasleek 4.,5. eta 6. mailako ikasleentzat ginkana entretenigarri bat prestatu zuten. Guztira
Pasa den ekainaren 7an,  musika eskolako ikasle eta irakasleek, Kultur Etxean, eskainitako kontzertu pedagogikoa ikusi genuen. Bertan eskolako 6.mailako ikasleek
Ikasturtea amaitzear da eta 5. eta 6.mailako ikasle zein irakasleak, bizikletaren konpanian, Hondarribian egon ginen. Itsasargiko kanpina izan zen gure
Azken bi hilabetetan Xake Txapelketa egiten ari gara 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak. Maiatzaren 9an, Luis Etxepare etorri
Ikasturte honetan zehar, LH 5.mailako ikasleek “Hizkuntza Sekretua” liburua irakurri dugu. Horregatik, pasa den ostiralean, maiatzaren 12, Arrate Egaña idazlearen
Aurtengo liburu eguna apirilaren 23an ospatu bazen ere, guk maiatzaren 3rako utzi genuen ospakizuna.  Goizean goiz, ikasle zaharrenek ikasle gazteenei
Azken hilabeteetan 3. zikloko ikasleak hainbat aldiz Zahar Etxera joan izan gara bertan bizi direnen bizimodua ezagutzera. Oso hartu eman
Bigarren hiruhilekoan hasi ta hirugarren honetan bukaera emanen diogu eskolako 3. mailatik 6. mailara antolatutako Xake Txapelketari. Antolatzaileak 6. mailako
Martxoaren 21ean, 6. mailako ikasleak Lesakara joan ginen bizikletaz. Bertako igerilekuan igeriketa artistikoa ta ur-poloa praktikatzeko aukera izan genuen.
Martxoaren 8aren harira, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Ekintza desberdinak burutu ditugu, besteen artean, eta sinbolikoak diren
Pasa den asteazkenean, martxoak 1, hirugarren zikloko ikasle eta irakasleak haritzak landatzera joan ginen, Idoiako lepo ingurura. Ekintza hau Berako
Otsailaren 17an, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak autobusez Iruñea aldera joan ginen. Goizean Rokopolisen eskalatzen aritu ondoren, arratsaldean Salting
Ohitura zaharrei jarraiki, aurten ere Ortzegun Gizen egunean eta goxo bazkaldu ondoren, herrian zehar dantzan eta kantuan aritu ginen. Eskolako
6.mailako ikasleak lantzen ari drien Kirolak izeneko proiektuaren barruan, Nerea Sorondo eta Oier Larretxea aizkolariek, aizkora erakustaldia eskiani ziguten. Horrez
2022 urtea agurtzeko, astoaren arrimuan etorri ziren, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izan genuen. Ongi etorria emateko elkarrekin gabon kantak
2022 urteari bukaera eman behar diogun honetan, 4., 5., eta 6. mailako ikasleek urte berrirako nahiak eta desioak pentsatu eta
Aurten ere, Euskara eguna ospatzeko, eta euskaraldiari amaiera emateko,  Eitxoren bixita berezia izan genuen. Hagitz egun polita pasa genuen. Adin
Halloween eguna dela-eta, aurten kalabaza lehiaketa antolatu dugu eskolan. Sekulako arrakasta izan du, 60 kalabaza aurkeztu baitira denetara, zein baino
Bi urtez joan gabe egon eta gero, ohitura zaharrari heldu genion berriro ere. Pasa den ostegunean, irailaren 22an Lizuniagara igo
Aurten ere Donostiako Zinemaldiarekin dugun hitzorduari kale egin gabe, Terra Willy: Planeta ezezaguna filmea ikusi genuen, 2. eta 3.zikloko ikasle
KAIXO 2022-23
Udako oporraldia atzean geratu dela eta ikasturte berriari heltzeko garaia iritsi da. Itzulera arinagoa egiteko asmoz eta eskolako kantaren konpainian,
2021-2022 ikasturtea ongi bukatzeko, eskola osoa Afrikaraino joan ginen. Abentura zirraragarriak bizi eta dantzan aritu ginen. Primeran pasa genuen. IKUSI
6. mailako ikasleei, gurekin hainbeste urte egon ondoren, merezitako agurra eskaini genien. IKUSI
mailako ikasleek ikasturtean zehar eginiko hainbat lan eta arte lanen erakusketa jarri zuten Kultur Etxeko Erakusketa gelan. Klaseko azken egunean
3. zikloko ikasleak Zuhatzako irlan ederki aritu izan gara lau egunez. Eguraldia triste xamar egon zen arren, argazkietan ikusten ahal
Zergatik uzten  du pertsona batek bere familia, lagunak, jaioterria... hau da,  ezagutzen duen guztia, eta milaka kilometrotara dagoen bertze herrialde
Aurten eskolan bertan baratzaren proiektua jarri dugu martxan. Eta badatoz lehenengo etekinak. Gure sukaldean Km-0 edo hobeto m-0 jakiak...
Apirilaren 13an, eta Nazioarteko Liburuaren eguna hurbil genuenez, ekintza desberdinak antolatu genituen eskolan. IKUSI
Lehengo ostiralean, gurera ere iritsi zen korrika giroa. Eskolan aritu ginen "ttipi-ttapa" euskararen alde, guztiok elkarrekin. Ei txok ekarri zuen
5º mailan ere zirko ikuskizuna landu dugu. Deabru makilak, zapiak, kariokak, malabareak, baloiak, soka saltoa… Artista hutsak gure neska-mutilak!! IKUSI
Aurtengo inauterietan, munduan barna bidaia handia egiteko aukera izan genuen. Hegazkina hartuta herrialde desberdinak bisitatu genituen. Bai bidaia polita!! Denak elkarrekin
PUNTU MOREA
Martxoaren 8aren harira, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Ekintza desberdinak burutu ditugu, besteen artean puntu morea osatu
Otsailaren 4an, 3. zikloko ikasle eta irakasleak Iruñera joan ginen hiriak eskaintzen dizkigun ekintzekin gozatzera. "Quiero ser científica" antzezlean emakume
Aurtengo eguberrietan ere Olentzero etorri zitzaigun "Belarri-luze" astoaz lagundurik. Mari Domingi gaixua konfinatua geratu behar izan zuen, horrelaxe gabiltza denak,
Lehenenengo hiru hiletan 6. mailako ikasleek gorputza nolakoa den ikertu dute: gorputz aparatu eta organoak, funtzioak, nola zaindu... Gorputzaren ezinbesteko
HENDIAIARA BIZIKLETAZ
Pasa den ostiralean urriaren 1ean, 3.zikloko ikasleak, urtero bezala, Hendaiara joan ginen bizikletaz. Eguraldi aparta izan genuen, zorionez, eta kirola
BARATZA
Eskolako baratzatxo berria martxan jartzeko beharrezko prestaketen ondoren, espero dugu garaiz, garaian garaikoa landatzeari ekin diogu; mota ezberdinetako urazak, tipulak,
Joku olinpikoak ospatzen diren urteak seinalatuak izaten dira. Zazpi kirol ezberdin, zazpiak ere nahikoa bereziak. Ezagutu dugun ikasturte bereziena arrakasta
ESKI 2021
Martxo hasieran, 5. eta 6. mailako ikasleek, Aste Txuriko kanpainan parte hartu genuen. Isaban pasa genituen 5 egun, eskiatzen eta
Dakizuenez, Ricardo Baroja eskola duela 40 urte ireki zen; 1980. urtean. Nolakoa zen orduko eskola? Nolakoak ziren klaseak, irakasleak, orduko
MAGIA
5. mailako ikasleek magia ikuskizun paregabea eskaini zuten eskolako patioan. Magia izeneko proiektua bukatzeko Oier mago/bakarrizketalaria/gidolariak ikuskizun ederra eskaini zigun gelan. 
Otsailaren 5ean 5. eta 6. mailako ikasleak Zugarramurdira joan ginen (elkarren ondoan baina ez nahasiak) Sorginen museoa eta leizeak bisitatzera.
Abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Aurten, pandemiak behartuta, hauek ere muxukoarekin etorri dira eta gelaz
Abenduaren 18an, 6. mailako ikasleek Soinua Iratzarri ekimenaren barruan, proiektu bukaerako kontzertua eskaini ziguten hainbat musikari profesionalekin batera.
2020 urte bereziari eskola-bukaera emateko 5. mailako ikasleak Alkaiaga eta bere inguruak bisitatzera joan gara. Primeran pasatu dugu.
EUSKARAREN EGUNA
Modu berexian izan bada ere, nola ez,  euskararen eguna ospatu dugu aurten ere. Beti bezala, Ei txoren bisita izan dugu
2020ko azaroaren 24ean, goizeko 10’30etan, Bortziritaeko Garbigunera oinez abiatu ginen gure gelarekin. Txominek bisita gidatua egin zigun eta zaborra nola
Pasa den asteartean, azaroak 17, 6. mailako ikasleak Larun mendira igo ginen. Eguraldia bikaina izan genuen eta ederki gozatu ahal
Joan den ortziralean, azaroaren 13an, Okalarreko bunkerra ikustera joan ginen 5. mailako ikasleak. Europar Batasunaren sorrera Bigarren Munduko Gerraren bukaerarekin
Urtero bezala aurten ere antzerkia egiten hasiak gara. 4. maila A, 4. maila B eta 5. mailako ikasleak antzerkia sortzen,
kutsadura
5. mailako ikasleak, "Gizakiaren Eragina Paisaian; kutsadura", gaiaren barrenean, irteera bat egin genuen, eskola ondoko errekatxo eta kiroldegi gibelaldeko zonaldera,
Etxean egon garen bitartean ez gara geldirik egon. Guk ere gure ariketak egin ditugu, hona hemen erakusketa ttiki bat.... BIDEOAK
Gure eskola Xorroxin irratiko estudio bihurtu dugu azken egunotan. Gure ikasleak txiki txikienetik helduenerarte izan dire irratiko partaide eta egile.
Urtero bezala Ortzegun Gizen egunean, bazkaldu ondoren, herrian barna ibili ginen. Eskolako txikienak mexikar bihurtu ziren eta handienak Inude eta
Soinua iratzarri
Aurrera goaz Soinua Iratzarri proiektuarekin . Martxoaren 5ean soinu paisai bat sortu genuen gure inguruari musika jarriz.
Urtarrilaren 9an, Esther Carrizok eta Araitz Bizkaik antzeztutako "En transito" obra ikustera joan ginen. Heriotzari buruzko hausnarketa interesgarria bezain beharrezkoa.
JOKIN MITXELENA
Ikasturte honetan ere 2.zikloko ikasleek “Idazleak Eskolan” programan parte hartu dugu. Abenduaren 5ean Jokin Mitxelena ilustratzaile eta idazlearen bisita izan
BATZARRA
6. mailako ikasle talde batek zuzentzen duen batzarra bi hilabetetan egiten dugu. Bertan,  3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek
Azkeneko egunotan bide heziketa ikastaroa jaso dugu Foruzainen eskutik. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu dugu
LURRAREN EGUNA 2019
Udazkenarekin batera ordutegi aldaketa datorkigun bezala, Lurraren Eguna ere berriro izan da gurekin. Gure ikasleak primeran aritu ziren salerosketa eta
3.zikloa Hendaiara bizikletaz
3.zikloko ikasleak, urtero bezala, Hendaiara joan gara bizikletaz. Eguraldi aparta izan dugu, zorionez, eta kirola egiteaz gain primeran pasatu dugu.
LIZUNIAGA 2019/20
Urteroko ohiturari jarraikiz, irailaren 26an, ortzeguna,  ikasturteari ongi etorria emateko Lizuniagara joan ginen eskolako ikasle eta irakasle guztiak. Eguraldia lagun, gustura
azken eguneko besta 2018/19
Pasa den ostiralean, ekainak 21, azken eguneko besta ospatu genuen eskolan eta 6. mailakoei agurra egin genien. Hementxe dituzue argazkiak
Dakizuen bezala ikasturte osoan zehar San jose zahar etxean izan gara bitan 5.mailako ikasle eta irakasleak. Pasa den ekainaren 6an
MUGAZGAIN
Urtero bezala, ikasturte honetan ere, Mugaz Gain antzerki topaketa ospatu da. Gure ikastetxetik hiru antzezlan prestatu eta eskaini ditugu: 2.
Zuhatza2018/19
Maiatzaren 14tik 17ra 3.zikloko ikasle eta irakasleak Zuhatza irlako aterpetxean egon ginen. Hemen duzue argazki sorta bertan bizi izan genuena
zahar-etxekoak bisitan
Eskolako 5. mailako ikasleak hilean behin Berako Zahar Etxera joaten gara. Oraingo honetan gurpildun aulkian hartu eta eskolaraino ekarri genituen.
Apirilaren 16an eskolako 3. zikloko ikasle eta irakasleak mendira joan ginen. Gure asmoa Arantzara oinez joatea zen: Bera-Lesaka Otxangotik, Lesaka-Igantzi
MIKROIPUI LEHIAKETA
Pamiela argitaletxeak Nafar Gobernuaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Mikroipuin Lehiaketaren irabazle izan dira gure eskolako Eneko Etxeberria eta Aimar Arandia.
5.maila zahar etxean
5.mailako ikasleak hilean behin Zahar Etxera joaten gara. Otsailean Kultur Astean parte hartu genuen, olerkiak deklamatzen, esaera zaharrak antzezten eta
RUÑEA ATERALDIA
Martxoaren 1ean, 5 eta 6. mailako ikasleak Iruñera joan ginen. Hango Planetariumean Amama Lurra proiekzioa ikusi ondoren, bazkaldu eta Izotz
Iñauteriak2019
Pasa den Otsailaren 28an, Ortzegun gizen eguna ospatu genuen eskolan. Goizean Lehen Hezkuntzako ikasleak eskean ibili ziren herrian barrena. Arratsaldean
Eskolako 5. mailako ikasleak Berako Zahar-Etxera joan ginen urtarrilaren 24ean. Bertako begiralea den Leirek Zahar Etxeko ezaugarriak azaldu zizkigun: mugikortasun
OLENTZERO & MARI DOMINGI 2018
Abenduaren 21ean, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa,
Abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna opatzen da. Horren arira Abenduaren 5ean eskolan hainbat ekintza egin genituen. Tartean Ei txo! etorri
Pasa den osteguna, azaroak 22an, 4, 5 eta 6. mailako ikasleak, Lesakako feria bisitatu genuen. Udazken kolorez jantzitako Otsangoko bide
Urtero bezala, aurten ere Lizuniagara irteera egin dugu. Irailaren 27a izan zen aukeratutako eguna. Beti bezala, Lehen Hezkuntzako ikasle eta
Irailaren 21ean, Ricardo Baroja eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak, Donostiako Zinemaldira joan ginen. “Paddington 2” abenturazko pelikula ikusi genuen eta
5. eta 6. mailako ikasleak bost egunez Izaban eta Larra-Belaguako eremuan ibili gara. Goizero eskiatzen aritu gara eta arratsaldez hainbat
Azpiko loturan Ortzegun Gizen egunean egindako argazkiak aurkituko dituzue (argazki batzuk "erran.eus"-etik hartuak daude). ARGAZKIAK
Abenduaren 22an, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa,
Abenduaren 7an, eskolako 3.zikloko ikasleak eta irakasleak Bilbora joan ginen. Lehenik autobusak Portugaleteko Zubi Eskegira eraman gintuen, baina ez Portugaleteko
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eskolan abenduaren 5ean ospatu genuen. Lehenbiziko, guztion artean "lipdub"-a grabatu genuen (prest dagoenean
Ondorengo loturetan saioen grabazioak. LH 6. maila A - XOMORROAK LH 6. maila A - PITUFOAK LH 5. maila LH
Urtero bezala, 3. zikloko ikasleak Hendaiaraino joan ziren bizikletaz. Eguraldia lagun, egun ederra pasa zuten Beratik 20 kmtara dagoen Hendaiako
Pasa den irailaren 27an Lehen Hezkuntzako ikasleak Donostiako Zinemaldian egon ziren. Belodromoan "Printze Txikia" pelikula ikusi zuten lehenik, eta eguraldi
Pasa den irailaren 21ean Lizuniagara egindako irteerarekin jartzen dugu martxan ikasturte honetan berriro ere eskolako web gunea. Urtero bezala, haundiek
Ekainaren 20an, ikasturteari amaiera emateko, azken eguneko besta ospatu genuen. Lehenbiziko, pilotalekuan dantza saioa ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, Belen
Aurten ere 3. zikloko ikasleok kanpaldia burutu dugu. Oraingoan, Zuhatzako irlara joan gara, ur ekintzak egitera. Baina hortaz aparte, gatz
Pasa den apirilaren 7an, eskolako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Larunera joan ziren oinez. Azpiko loturan argazkiak aurkituko dituzue.
Pasa den otsailaren 23an Ortzegun Gizen eguna ospatu genuen. Goizean, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak eskean ibili ziren
Otsailaren 17an, 3. zikloko ikasleak Iruñera joan ginen. Baluarteko giza gorputzari buruzko erakusketa ikusi ondoren, Izotz Jauregira joan ginen. Bazkaria
Azaroaren 24an, hirugarren zikloko ikasleak Lesakara joan ginen, bertako ferietara. Aurreko egunean hagitz eguraldi txarra egin zuen arren, joan den
Pasa den ostiralean, urriak 21, Beratik Lesakara ibilaldia egin genuen. Eguraldia lagun eta lagunekin primeran pasa genuen. Gezurra badirudi ere,
Urriaren 7an, urtero egiten ohi dugun bezala, 3. zikloko ikasleak Hendaiara joan ginen bizikletaz. Eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen.
Ekainaren 16an 4. mailako ikasleek eskainitako emanaldiaren bideoa da azpian ikusi ahal izango duzuena. Ikasturtearen zati haundi bat eman zuten
Comments are closed.
Comments are closed.
GAU BELTZA

GAU BELTZA

Trapu zaharrak ateri, 

itzalitako kalabazak pixtu, 

gure beldurrak partekatu, 

ganbarako istorioak kontatu, 

“Marauxa, Marauxa!” kantatu, 

beldurrak sutan erre, 

gaztainekin barrenak berotu.

Comments are closed.
TRENA BEZALA BAINA BIZIKLETAN

TRENA BEZALA BAINA BIZIKLETAN

Urriaren 10ean, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, bizikletaz eta Bidasoako trenbide zaharretik, Hendaiako Beltzenia parkera joan ginen. Bertan jolastu eta bazkaldu ondoren Berara bueltatu ginen. Eskerrak Iosu Ostizi eskainitako laguntzagatik. Eguraldia lagun, ederki pasa genuen.

Comments are closed.
LIZUNIAGARA

LIZUNIAGARA

Aurtengoan ere, eskolako ikasle eta irakasleek, egin dugu Lizuniagarako igoera. Goizeko behe laino eta freskura utzi eta pasiatzeko eguraldi ederra izan dugu, gure landa-ingurune zoragarriaz gozatzeko aukera izanik. Alkebereko etxekoei eskerrak gazta goxoa eskaintzeagatik.

Comments are closed.
Comments are closed.
23 LORE

23 LORE

Eskolako garaia

bukatu zaizue jada

Toki Onan duzue

hurrengo geltoki, bada.

Ikasturte berrian

erronka berri aunitz

elkar lagunduz gero

dena errazago, hagitz.

Lere lele lele hogei

ta hiru lore

Lere lele lele aaa

zuei ohore. (BIS)

Irati,Iker, Balda,

Adur, Ainere ta Aimar

Eñaut, Eneko,Peio

Matias eta Inar.

Ainhoa, Agirre, Koldo,

Beñat, Laia ta Oinatz

Eki, Imanol, Ander

Ekai, Aiert ta Damian.

Lere lele lele hogei

ta hiru lore

Lere lele lele aaa

zuei ohore. (BIS)

Talde ederra zarete

langile eta kritiko

alaiak ta builoso

baina hagitz bihotz handiko.

Faltan botako baietz 

zuen oihu ta algara

bisitan (e)torriz gero

guztiok poztuko gara. 

Lere lele lele hogei

ta hiru lore

Lere lele lele aaa

zuei ohore. (BIS)

Read More Read More

Comments are closed.
IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

Ikuskizunean zehar, dantza eta dantzaren artean, Xane, eskolatik itzultzen den neskato baten eta bere aitona arrantzale ohiaren arteko elkarrizketa baten zatiak entzungo ditugu.

Sukaldean, merendua hartzen duten bitartean, aitonak itsasoko kontuak kontatzen dizkio: nolakoak ziren itsasontzia jotzen zuten eurite trinko haiek, ekaitz egunak itsaso zabalean, bakailaoa arrantzatzearen gogortasuna etxetik urrun, Ternuako ur hotzetan. Portu urrun eta koloretsuez ere hitz egiten dio, hala nola Kolonbiakoez, non musikak eta dantzak kaleak betetzen zituzten, edo Irlandakoez, non hizkuntza bidaiaren beste erronka bat bihurtzen zen.

Bere hitzetan Bretainian egindako lagunak agertzen dira, beste marinel batzuekin partekatutako abestiak, eta kanpoan denboraldi luzeak eman ondoren herrira itzultzearen emozioa, jaietarako garaiz: plaza, trikitixa, dantzak…

Orainaz hitz egiteko tartea ere badago: marmoka ziztada bat Cadaquesen, olatuen beldurra, eta Xanek eskolan ikasten dituen kantu berriak, aitonak jakin-minez eta irribarrez entzuten dituenak.

Horrela, oroitzapen eta aurkikuntzen artean, itsasoak belaunaldiak batzen ditu.

IKUSI

Comments are closed.
AURKENE AROKA

AURKENE AROKA

5.mailako ikasleek, Nafarroako Emakume Kirolariak programarekin lotuta, Aurkene Aroka piraguistaren bisita jaso genuen. Piraguismoa zertan datzan, zein modalitate dauden eta beste hainbat kontu interesgarriri buruz solastu zen. Kirolaren munduan emakumearen garrantzia azpimarratu eta berdintasuna lortzeko oraindik ere bide luzea geratzen zaigula aipatu zuen. Esperientzia polita izan zen, eta ikasleak gustura egon ziren, galderak eginez eta jakin-mina asetuz.

Comments are closed.
Comments are closed.
ZUGARRAMURDI-ELIZONDO

ZUGARRAMURDI-ELIZONDO

Ikasturtea bukatzear, 3.zikloko ikasleek, proiektuarekin lotuta azken irteera egin genuen.

5. mailako ikasleak, Elizondoko gasnategira, gasna egitera, eta Elizondoko eskolan dagoen baratza eta oilotegia ikustera joan ginen.

6. mailako ikasleak, aldiz, Zugarramurdiko baratze ekologiko bat eta Zugarramurdiko Sorginen Museoa bisitatu zuten.

Eguraldi bikainarekin, ederki pasa genuen eguna.

IKUSI

Comments are closed.
ZUHATZA

ZUHATZA

Ikasturtea bukatzear da eta kanpaldian elkarrekin egon gara Bortziriko 3.zikloko ikasle eta irakasleak. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, uretako ekintzak egiteko aukera izan genuen, beste gauzen artean. Primeran pasa dugu, eta topaketa errepikatzeko gogoz itzuli gara etxera.

IKUSI

Comments are closed.
GOSARI OSASUNTSUA

GOSARI OSASUNTSUA

Gorputza eta ohitura osasuntsuak proiektuarekin lotuta, 5.mailako ikasleek, Ixiar Andueza dietistaren bisita jaso genuen. Janari mota ezberdinei buruz solastu eta galdera batzuk erantzun eta gero, gosari osasuntsu bat dastatzeko aukera izan genuen. Oso goxoa zegoen.

IKUSI

Comments are closed.
BELAUNALDIZ – BELAUNALDI

BELAUNALDIZ – BELAUNALDI

Aurtengo ikasturte honetan zehar ere, 3.zikloko ikasleek, San Jose Zahar-Etxera hainbat bisita egin ditugu. Ikasturtea bukatzeko haiek gurera etorri ziren hamaiketako hartzera. Jantokian hamaiketako ederrak prestatu zituzten eta ederki ibili ginen guztiok.

IKUSI

Comments are closed.
ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

Euskaraldiaren 4. edizioa 2025ean egingo da. Aurreko hiruak ez bezala, udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. 

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.

Ricardo Baroja eskola osatzen dugun irakasle, guraso, ikasle eta eskolako beste langileak ere ekimen honetan gogotsu parte hartuko dugu.

Comments are closed.
Comments are closed.
ZUHAITZ LANDAKETA

ZUHAITZ LANDAKETA

Pasa den martxoaren 14ean Ricardo Baroja eskolako 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, Santa Barbara mendira igo ginen zuhaitzak landatzera; hirurogei bat Haritz landatu genituen. Udaletxeko basozaina den Urtzi eta udaletxeko ordezkari moduan Patxi, gu gidatu eta laguntzera etorri ziren. Putzu eta lokatz artean, bidea motza eta dibertigarria iruditu zitzaigun.  Ederki pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
BILBORA

BILBORA

Otsailaren 28an, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, goizean-goiz Bilbora abiatu ginen. Bertan, Bizkaiako Zubira igotzeko aukera izan genuen, gero metroz San Mameseraino joan ginen eta bertatik paseo bat emanez Guggenheim museora. Oporren bezpera egun itzela.

IKUSI

Comments are closed.
IRUÑEARA BISITA

IRUÑEARA BISITA

Pasa den ostiralean, urtarrilak 24, Iruñera joan ginen 3.zikloko ikasle eta irakasleak.

Lehenik proiektuarekin lotutarko ekintza ezberdinak egin genituen mailaka.

5.mailakoak Paris365era joan ginen, boluntarioen bidez haurtzaroan gizarte bazterkeriako egoerak prebenitzearen alde lan egiten duen irabazirik gabeko erakundea ezagutzera, eta 6.mailakoek berriz, Xaloa telebistako Berriozarreko estudioa bisitatzeko aukera izan genuen. 

Jarraian, Saltingera joan ginen denok batera. Bertan bazkaldu eta pozez saltoka Berara itzuli ginen.

IKUSI

Comments are closed.
EGUBERRI ON!!!

EGUBERRI ON!!!

2024 urteari agurra emateko, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Zenbait kanta abestu genizkien, beraiek opariak banatu zizkiguten eta jantokian prestatutako txistorra pintxoen konpanian, ederki pàsa genuen goiza.

IKUSI

Comments are closed.
BIDE HEZIKETA

BIDE HEZIKETA

Abenduaren 16, 17 eta 18an, gure eskolako lehen hezkuntzako ikasleek bide-hezkuntzako jardueretan parte hartu zuten. Ikasgelan oinezkoen, zikloturisten eta auto-bidaiarien segurtasun-arauak errepasatu ondoren, ikasleek arau horiek errespetatzea praktikan jarri zituzten Eztegara pilotalekuan muntatu zen zirkuitu batean.

IKUSI

Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Pasa den abenduaren 4ean ospatu genuen aurtengo Euskararen Eguna. Kultur Etxean hasi genuen ospakizuna eta bertan EiTxo itxura aldatua ezagutzeko aukera izan genuen. Zenbait bideo eta kanta entzun genituen eta ohiko moduan, seigarren mailako ikasleek “EiTxo, euskaraz garbi mintzo” abestia txirularekin jo zuten. Bertan  5. eta 6.mailako saskiaren eta afariaren zozketa ere egin genituen

Eskolara itzuli eta sukaldariek prestatutako hamaiketako goxoa dastatu ondoren,  EiTxo berriaren sortzaile den Paula Artiedaren laguntzarekin, 4.,5. eta 6.mailako ikasleek kartulinaren gainean marraztu genituen hainbat EiTxo. HH eta LHko gazteenek berriz gelan paperaren gainean EiTxo aunitz margotzen aritu ginen. Primeran pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
Comments are closed.
LESAKAKO FERIAK

LESAKAKO FERIAK

Lehen Hezkuntzako 3.zikloko ikasleak, azaroaren 21ean ospatu zen, Lesakako Ferietara bizikletaz joan ginen. Han talde txikitan karriketan zehar eta jende artean ibili ginen. Postu dezente, aziendak eta Herri Kirolak ere ikusteko aukera izan genuen. Eguraldia lagun, primeran pasa genuen.

Comments are closed.
GAU BELTZA

GAU BELTZA

Aurten ere, Gau Beltza eta Halloween direla-eta lehiaketa antolatu dugu eskolan. Alde batetik, orain arte bezala, kalabaza lehiaketan parte hartu ahal izan dute ikasleek, eta, bertzalde, lehenbiziko aldiz, txano eta erratz lehiaketa ere antolatu dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleek gustukoenak zituzten kalabaza, erratz eta txanoei botoa eman diete eta 6. mailako Ainhoa eta hirugarren mailako Izaro izan dira irabazleak. Zorionak biei!

Comments are closed.
LURRAREN EGUNA

LURRAREN EGUNA

Urtero legez urriko laugarren igandean Lurraren Eguna ospatu genuen. Eskolan egindako eskulanak eta etxetik ekarritako produktuen salmentari esker, aurtengo kanpaldia ere merkexeago aterako zaigu. Laguntzera etorri ziren guraso guztiei baita sukaldeko langileei ere, esker aunitz eskainitako laguntzagatik. Eskerrak eguraldia ere lagun izan genuela. Hagitz esperientzia polita bizi genuen.

IKUSI

Comments are closed.
EKAITZ BERTIZ

EKAITZ BERTIZ

Aurtengo ikasturtean 3.zikloko ikasleek zinema proiektutxo bat egiten ari gara. Hori dela eta, Ekaitz Bertiz zinemagile sunbildarraren bisita izan genuen. Berak sortutako laburmetraien inguruan solastu zen; laburmetraiak egiteko kontuan hartu behar diren hainbat gauza azaldu zizkigun. Gure galderak ere ederki erantzun zizkigun. Oso jatorra iruditu zitzaigun eta oso gustura egon ginen.

Comments are closed.
HENDAIARA BIZIKLETAZ

HENDAIARA BIZIKLETAZ

Urriaren 11ean, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, bizikletaz Hendaiako Beltzenia parkera joan ginen Bidasoako trenbide zaharretik. Bidean zuhaitz askoren azpitik eta pare baten gainetik ere pasa ginen. Hendaian jolastu eta bazkaldu ondoren Berara bueltatu ginen. Eskerrak Alvaro Napali eskainitako laguntzagatik. Eguraldia lagun, ederki pasa genuen.

IKUSI ARGAZKIAK

Comments are closed.
72. DONOSTIAKO ZINEMALDIA

72. DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Donostiako Zinemaldira joan gara aurtengoan ere; 2. eta 3.zikloko ikasleak. “Alan, giza antena” filmea ikusi genuen Donostiako Belodromoan. Bukatutakoan, topoa hartu eta Benta Berriko frontoira joan ginen. Bertan jolasten aritu eta bazkaldu ondoren Berara itzuli ginen. Ederki pasa genuen.

Comments are closed.
Comments are closed.
MUNDUKO HERRIALDEAK

MUNDUKO HERRIALDEAK

Pasa den ekainaren 15ean, larunbata, eta ikasturteari bukaera emateko, Ricardo Barojakotik munduko beste herrialde aunitzetara egin genuen jauzi. Ikuskizun ederraz gozatzeaz gain, eskola komunitateko kide garenok elkarrekin bazkaltzeko aukera ere izan genuen. Hagitz egun polita pasa genuen. Esker aunitz edonola ere parte hartu duzuen guztioi.

GALERIA

Comments are closed.
BARATZA

BARATZA

Seigarren mailako ikasleek, azken hiruhileko honetan, “Baratza” proiektuari hasiera eman diogu, datorren iSeigarren mailako ikasleek, azken hiruhileko honetan, “Baratza” proiektuari hasiera eman diogu, datorren ikasturtean DBH-n jarraipena emateko asmoz. Hainbat ekintzen artean, urazak, kukuluak, tipulinak eta tomatetxo batzuk landatu ditugu, eskolan bertan nahiz Toki Onako baratzean. Esker aunitz Xulufraia fundazioari eta eskolako jantokiko langileei, emandako laguntzagatik. Letxugak eta kukuluak ikasturteko azken jaialdiko bazkarian porbestuko ditugu. On egin!

IKUSI

Comments are closed.
HAMAIKETAKOA

HAMAIKETAKOA

3.zikloko ikasleek urtean zehar, San Jose Zahar Etxea hainbatetan bisitatu dugu, talde bakoitza hilean behin gutti-gotti-betti. Bertan bizi diren pertsonekin ekintza ezberdinak egin ditugu. Ikasturteari amaiera emateko, beraiek etorri zaizkigu eskolara eta jantokian prestatutako hamaiketako eder bat eskaini diegu. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da guztiontzat. Datorren ikasturterarte!

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
PROIEKTUAK

PROIEKTUAK

Maiatzak 23

Autobusez bostgarren eta seigarren mailakoak Arizkun eta Zugarramurdira joan ginen, hurrenez hurren. Biok ere lantzen ari garen proiektuarekin lotura duen ekintzak egin genituen; Olinpiadak eta Baratza. Bakoitza berean oso gustura aritu ginen.

IKUSI

Comments are closed.
HARRESI HANDIRANTZ

HARRESI HANDIRANTZ

Zein urrun dagoen Harresi Handia eta zein gertukoa egin zitzaigun Jon Arretxe. Irakurri genuen liburua, berak egindako bidai batean oinarritua zegoen eta liburuko pertsonaien eta parajeen argazki errealak erakutsi zizkigun. Ramaren (edo Jonen) bidaiari buruz oso gustora solastu ginen.

Comments are closed.
Comments are closed.
NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA

NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA

Aurten ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Goizean goiz, ikasle zaharrenek gazteenei ipuinak kontatu dizkiete. Gero, ikasle bakoitzak etxetik ekarritako liburuak mailegu bidez elkarbanatu ditu, bitartean orri-markatzaileak margotzen aritu gara. Jarduerak bukatzeko, zenbait irakaslek ipuin ezberdinak irakurri dizkiete adin ezberdinetako ikasleei. Oso gustura aritu gara, irakurtzen ere plazera sentitu dezakegulaz ohartu gara.

IKUSI

Comments are closed.
KOMIKIAK

KOMIKIAK

Pasa den apirilaren bederatzian, 6.mailako ikasleek Joseba Larratxe komikilariaren bisita izan genuen. Oso gustura egon ginen. Komikien inguran solasteaz gain Komikiak sortzeko zenbait trikimailu ere irakatsi zizkigun. Ikasle bakoitzak komiki tira bat sortzeko eskatu zigun ondoren. Josebak oso erraz marrazten badu ere, ez zitzaigun batere erraza egin. Saiatuko gara dena dela.

Comments are closed.
HARRO HERRI 23. KORRIKA

HARRO HERRI 23. KORRIKA

Aurtengoan 23.korrika izan dugu. Korrika ofiziala, igandeko goizeko lauetan pasaten zenez, ostiralean korrika txikia antolatu genuen eskolan. Ikastetxean zehar aritu ginen mailaz-maila lekukoa pasaz. Festa giroan ederki aritu ginen. 

Igande goizeko Korrika ofizialean ere eskolak ordezkaritza handia izan zuen, mila esker parte hartu zenuten guztioi. Ea egunerokotasunean ere horrelako babesa ematen diogun, euskara gure esko baitago.

IKUSI

Comments are closed.
MARTXOAK 8

MARTXOAK 8

Aurtengoan ere Martxoaren 8a dela eta, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. 

Mandarrak eta kapak denontzat sortuak direla izan da gure aurtengo aldarrikapena. 

Eskolako ikasle, langile eta irakasleek argazkiak atera eta elkarrekin bertsoa kantatu dugu.

Comments are closed.
ZUHAITZAK LANDATZEN

ZUHAITZAK LANDATZEN

Pasa den ostegunean, martxoak 7, hirugarren zikloko ikasle eta irakasleak sekuoiak landatzera joan ginen, Intzolara. Ekintza hau Berako udalak, Rural Kutxarekin batera, antolatu zuen. Hantxe elkartu ginen udaletxeko basozain den Urtzirekin, proiektuaren arduraduna den Mikel Leizarekin eta Rural Kutxako bi ordezkarirekin.

Eguraldia lagun, aktibitatea arrakasta handiz burutu genuen.

IKUSI

Comments are closed.
AUZOLANA

AUZOLANA

Larunbatean auzolanean aritu ginen Ricardo Baroja eskolan. Gurasoak, langileak eta
ikasleak elkartu ginen eskola kolore berriez janzteko. Kanpoko eguraldi txarrari aurpegi eta
giro ona jarri genion.

Comments are closed.
INAUTERIAK

INAUTERIAK

Joku Olinpikoen urte honetan ere, Inudeek eta Artzaiek herriko ohiturari jarraipena eman diogu, ortzegun-gizenean. Eskolako sukaldariek prestatutako bazkari goxoarekin energiaz beteta aritu gara kantuan eta dantzan.

Txikienek kirol modalitate ezberdinetan hartu dute parte; urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina ugari erakutsi dizkigute.

Aita Joxepe eta bere bi laguntzaileak ere agurtu ditugu.

Primeran aritu gara.

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
SEXUALITATEA

SEXUALITATEA

6.mailako ikasleek sexualitate tailerrean parte hartu genuen. Itsasok sortu zitzaizkigun galderak erantzun eta informazio haunitz eman zigun. Gaia lantzeko hainbat liburu ere erakutsi zizkigun. Oso gustora egon ginen.

Comments are closed.
Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Aurtengo Euskara Eguna abenduaren 3an bazen ere, guk bostean ospatu genuen. Goizean zehar, talde bakoitza bere gelan ekintza ezberdinak burutzen ari zen bitartean, txandaka eskolako sarreran gure eskuen aztarna utzi genuen, guztion artean zuhaitz ederra izango denaren lehenengo pintzeladak emanez.

Jolas orduan gure sukaldari taldeak Euskal Pastela, Ei-Txoren gailetak eta txokolate goxoa dastatzeko aukera eskaini zigun, hori plazerra.

Arrastsaldea berriz, Kultur Etxean pasa genuen. Talde bakoitzak, koreografia baten laguntzaz, kantu ikuskizun bat eskaini zuen, bukaeran gelan sortutako leloa plazaratuz.

IKUSI

Comments are closed.
AZAROAK 25

AZAROAK 25

Emakumeen kontrako indarkeriari gure gaitzespena adierazteko, adinaren araberako lanketa ezberdinak egin ditugu norberaren gelan. Guztiok egin dugun ariketa bat baina, harri bana apaintzea izan da. 

Harri horiekin osatutako ikurraren inguruan, talde argazkia atera dugu eta ondoren gure harriak eskolan kontzeko, gure “basoaren” ertz batean kokatu dituzte. Ea fruiturik ematen duten… Gutako batzuk nola egiten zuten ikusi dugu, helduak lan egiten ikustea ere atsegin baitugu. Oso polita geratu zaigula iruditzen zaigu. Ideia bikaina.

IKUSI

Comments are closed.
SARE SOZIALAK

SARE SOZIALAK

Sare sozialen arriskuei buruz informazioa ematera etorri zitzaigun Aitor. Talde bakoitzak lau saio eskaini zizkion eta hainbat ekintza egiteko aukera izan genuen. Gure esperientziei eta ezagutzen ditugun esperientziei buruz solastu, jolastu eta zenbait bideo ikusi genituen. Gauza larriak gerta daitezkela ikusi dugu behintzat, hamaika kontu atera ziren…

Oso aberasgarria izan da eta mila esker Aitor.

Comments are closed.
BIRZIKLAI ARTELANAK

BIRZIKLAI ARTELANAK

Eskolako 5. mailako ikasleak, Lurrraren Eguna eta Auzolanaren inguruko proiektua egiten ari dira. Herrian zabor bila atera dira eta aurkitutako hainbat zaborrarekin hainbat eskultura egin dituzte. Auzolanaren inguruan eta natura nola  zaindu gehiago jakiteko, gelatik hainbat pertsona pasatu dira: Aitor Elexpuru, alkatea, Urtzi Garaitar, basozaina, Laida eta Robet, Bidasoa ibaiaren garbiketa antolatu duen Recicla-Berziklatu elkartearen kideak, Maite Sanz, Zahar Etxeko boluntarioa, Axi Del Pozo, Ibardingo igoera antolatzen duen eta 80 boluntario koordinatzen duen taldearen kidea…  ta oraindik bertze batzuk ere pasako dira.

Comments are closed.
HENDAIARA BIZIKLETAZ

HENDAIARA BIZIKLETAZ

Urriak 10. Bera. 3.zikloa,

Beroaldi honi zukua ateratzeko, Bidasoako Trenbide Zaharretik, Hendaiara bizikletaz joan gara. Pedal kolpeen artean espero zitezkeen arazo mekaniko, istripu eta irribarreekin iritsi gara Beltzeniako parkera. Batzuk, baina, ez dira nekatzen, hantxe aritu dira bizikletarekin, gora eta behera, saltoka akaso. Besteak berriz, lasaiago jolasean edota tertulian.

Itzulera ere, primerakoa izan da, denbora soberan eta guzti; topera gaude.

Ibilbide osoan zehar kotxe-laguntza eta animoak ematen aritu den Anari ere, eskerrak eman dizkiogu.

Ederra eguna!

IKUSI

Comments are closed.
ONGIETORRI ZINEMALDIRA

ONGIETORRI ZINEMALDIRA

Udazkenari ere ongi etorria emanez, LH5 eta LH6.mailako ikasleak, bi zinemaldi ezberdinetan egon gara, zein baino zein garrantzitsuagoa. 

Irailaren 26an, Donostiako Zinemaldiko 71. edizioan, “Bonnie Bears” filmea ikusi genuen, Antonio Elorza Belodromoan. Ondoren, bertatik oinez hondartzaraino iritsi eta, olatuekin jolasean aritu ginen.

Urriaren 6an berriz, Berako Ricardo Baroja Eskolan, bertakoa den Zinemaldiaren II. edizioaz gozatzeko aukera izan genuen. LH4ko ikasleak gonbidatu gisa, LH5 eta LH6ko ikasleek sortutako bideo-lanak ikusi genituen. Primeran pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
LIZUNIAGA

LIZUNIAGA

Ikasturte honetan ere ohitura zaharrari heldu eta Lizuniagara egin dugu bisita.

Pasa den astelehenean, irailaren 25ean, eskolako ikasle eta irakasle guztiak bertara igo ginen. Aurtengoan ere eguraldia lagun ederki pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
GINKANA

GINKANA

Ikasturteari bukaera modu atsegin batean emateko asmoz, eskolako irakasleek 4.,5. eta 6. mailako ikasleentzat ginkana entretenigarri bat prestatu zuten. Guztira hamaika froga pasa behar izan genituen, oso dibertigarriak orokorrean. Hagitz ongi pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
NAHIA DURÁN

NAHIA DURÁN

Pasa den ekainaren 7an,  musika eskolako ikasle eta irakasleek, Kultur Etxean, eskainitako kontzertu pedagogikoa ikusi genuen. Bertan eskolako 6.mailako ikasleek zirkuarekin loturiko ikuskizuna ere eskaini ziguten. Hagitz gustora egon ginen.

Comments are closed.
KANPALDIA HONDARRIBIN

KANPALDIA HONDARRIBIN

Ikasturtea amaitzear da eta 5. eta 6.mailako ikasle zein irakasleak, bizikletaren konpanian, Hondarribian egon ginen. Itsasargiko kanpina izan zen gure gotorlekua, kokapen estrategikoa; ederra. Bertatik aibatuta hainbat ekintza egin genituen:  

Jaizkibel mendiaren itsasertzetik, Fraideen hondartza eta Errotako kalara oinez joan ginen. Bertan, lagun artean egon, bainatu edota arrantzan aritu ginen, militarrak maniobrak egiten ere ikusi genituen. 

Hondarribiko hondartzan ere gustora egon ginen, bainatzen, hainbat jokutan jolasten… baina gehien gustatu zitzaigun ekintza, “Stand Up Paddle” egitea izan zen, orokorrean asko gustatu zitzaigun. 

Eguraldia lagun, kanpaldi polita pasa genuen.

Gurasoei, modu batean edo bestean lagundu gaituzuenoi, esker aunitz!

IKUSI

Comments are closed.
XAKE MATE

XAKE MATE

Azken bi hilabetetan Xake Txapelketa egiten ari gara 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak.

Maiatzaren 9an, Luis Etxepare etorri zitzaigun, bost partida batera nola jokatzen diren erakustera. Ikusten duzuenez, ikasle aunitz hurbildu ziren partidak ikustera.

Mila esker Luis.

IKUSI

Comments are closed.
ARRATE EGAÑA

ARRATE EGAÑA

Ikasturte honetan zehar, LH 5.mailako ikasleek “Hizkuntza Sekretua” liburua irakurri dugu. Horregatik, pasa den ostiralean, maiatzaren 12, Arrate Egaña idazlearen bisita izan genuen. Hasieran, Arratek liburuari buruzko hainbat galdera egin zizkigun eta ondoren gure txanda izan zen. Bestalde, idatzi dituen beste zenbait liburu ere erakutsi zizkigun, tartean, Braille hizkuntzan idatzitakoa, ohikoa baino dezente handiagoa eta itxuraz hitzik gabekoa. Joan baino lehen berak idatzitako bi liburu oparitu zizkigun. Oso gustura egon ginen.

Comments are closed.
LIBURUAREN EGUNA

LIBURUAREN EGUNA

Aurtengo liburu eguna apirilaren 23an ospatu bazen ere, guk maiatzaren 3rako utzi genuen ospakizuna. 

Goizean goiz, ikasle zaharrenek ikasle gazteenei ipuinak kontatzen aritu eta gero, orri-markatzaileak egiten aritu ginen. Ondoren, Kultur Etxean eskolako hainbat irakaslek prestatutako antzerki bat  ikusi genuen. Goiz polita pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
HAURREN ETXETIK ZAHARREN ETXERA

HAURREN ETXETIK ZAHARREN ETXERA

Azken hilabeteetan 3. zikloko ikasleak hainbat aldiz Zahar Etxera joan izan gara bertan bizi direnen bizimodua ezagutzera. Oso hartu eman polita sortu da haur eta zaharren artean. Azkeneko asteetan, gainera, eskolara hamaiketakoa hartzera ere gonbidatu ditugu.

IKUSI

Comments are closed.
XAKE TXAPELKETA

XAKE TXAPELKETA

Bigarren hiruhilekoan hasi ta hirugarren honetan bukaera emanen diogu eskolako 3. mailatik 6. mailara antolatutako Xake Txapelketari. Antolatzaileak 6. mailako hainbat ikasle izan dira. Asteazkenero eskolako liburutegian elkartu dira jokalariak baina hemendik aitzinera, azken fasea jokatzeko, eskolako patioan arituko dira. Eskerrik asko antolatzaileei eta parte hartzeleei.

IKUSI

Comments are closed.
UR-KIROLETAN

UR-KIROLETAN

Martxoaren 21ean, 6. mailako ikasleak Lesakara joan ginen bizikletaz. Bertako igerilekuan igeriketa artistikoa ta ur-poloa praktikatzeko aukera izan genuen.

Comments are closed.
MARTXOAK 8

MARTXOAK 8

Martxoaren 8aren harira, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Ekintza desberdinak burutu ditugu, besteen artean, eta sinbolikoak diren betaurreko moreak janztearekin batera, eskolako patioan, begi morez osatutako puntu morea sortu dugu.

Comments are closed.
ZUHAITZAK LANDATZEN

ZUHAITZAK LANDATZEN

Pasa den asteazkenean, martxoak 1, hirugarren zikloko ikasle eta irakasleak haritzak landatzera joan ginen, Idoiako lepo ingurura. Ekintza hau Berako udalak, Rural Kutxarekin batera, antolatu zuen. Aurreko egunean, Mikel Leizak naturarekiko errespetuari buruzko saio teorikoa eskaini zigun. 

Eguraldia lagun, aktibitatea arrakasta handiz burutu genuen.

IKUSI

Comments are closed.
ROKODROMO & SALTING

ROKODROMO & SALTING

Otsailaren 17an, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak autobusez Iruñea aldera joan ginen. Goizean Rokopolisen eskalatzen aritu ondoren, arratsaldean Salting Iruñara joan ginen. Ederki pasa genuen, bai ikasle zein irakasleek ere.

IKUSI

Comments are closed.
IÑAUTERIAK

IÑAUTERIAK

Ohitura zaharrei jarraiki, aurten ere Ortzegun Gizen egunean eta goxo bazkaldu ondoren, herrian zehar dantzan eta kantuan aritu ginen. Eskolako pinguino txikiak lehenengo, Inude eta Artzaiak ondoren. Ederki pasa genuen.

IKUSI

Comments are closed.
KIROLAK

KIROLAK

6.mailako ikasleak lantzen ari drien Kirolak izeneko proiektuaren barruan, Nerea Sorondo eta Oier Larretxea aizkolariek, aizkora erakustaldia eskiani ziguten. Horrez gain, Herri Kiroletan aritzeko aukera izan zuten gure ikasleek. Mila esker Nerea eta Oier.

Comments are closed.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

2022 urtea agurtzeko, astoaren arrimuan etorri ziren, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izan genuen. Ongi etorria emateko elkarrekin gabon kantak kantatu genizkien. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingik gelarako opariak banatu zizkiguten eta zenbait ikaslek etxerako oparien eskaera egiteko eskutitzak eman zizkieten. 

Gero, 3.zikloko ikasleek zozketa egin zuten, baita irabazleei telefonoz deitu ere. 

Eguna bukatzeko eta ohiko moduan, jantokiko langileek txistorra pintxo goxoak eskaini zizkiguten. 

Ederki pasa genuen eguna.

IKUSI ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA 2022

Aurten ere, Euskara eguna ospatzeko, eta euskaraldiari amaiera emateko,  Eitxoren bixita berezia izan genuen. Hagitz egun polita pasa genuen.

Adin ezberdinetako ikasleek osatutako taldetan bildu eta altxorraren zati ezberdinen bila aritu ginen. Zati guztiak elkartzea lortu genuenean, hauxe irakurri ahal izan genuen: Euskara itsaso urdin eta zabal bat da, eta gurea da! 

Ondoren, jantokian prestatu ziguten primerako hamaiketakoarekin, eta musikaz gozatuz, ospatu  genuen

Eutsi hitzari, bultza ekimenarekin, orain da garaia! Ekin euskarari, 365 egun!

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
HALLOWEEN

HALLOWEEN

Halloween eguna dela-eta, aurten kalabaza lehiaketa antolatu dugu eskolan. Sekulako arrakasta izan du, 60 kalabaza aurkeztu baitira denetara, zein baino zein beldurgarriagoa eta originalagoa.

Comments are closed.
LIZUNIAGA

LIZUNIAGA

Bi urtez joan gabe egon eta gero, ohitura zaharrari heldu genion berriro ere. Pasa den ostegunean, irailaren 22an Lizuniagara igo ginen eskolako ikasle eta irakasle guztiak. Eskerrak bidea ahaztu ez dugun… Ederki pasa genuen bai bidean baita Lizuniagan bertan ere.

IKUSI

Comments are closed.
ZINEMALDIA 2022

ZINEMALDIA 2022

Aurten ere Donostiako Zinemaldiarekin dugun hitzorduari kale egin gabe, Terra Willy: Planeta ezezaguna filmea ikusi genuen, 2. eta 3.zikloko ikasle eta irakasleak.

Ondoren, Ondarretako hondartzara joan ginen. Batzuk garraio publikoa erabiliz eta beste batzuk berriz oinez. Primeran pasa genuen, eguraldia lagun.

IKUSI

Comments are closed.
KAIXO 2022-23 IKASTURTEARI

KAIXO 2022-23 IKASTURTEARI

Udako oporraldia atzean geratu dela eta ikasturte berriari heltzeko garaia iritsi da. Itzulera arinagoa egiteko asmoz eta eskolako kantaren konpainian, ongi etorri xume eta erakargarriagoa prestatu genuen. ONGI ETORRI 2022-2023 IKASTURTERA.

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
Comments are closed.
ERAKUSKETA

ERAKUSKETA

mailako ikasleek ikasturtean zehar eginiko hainbat lan eta arte lanen erakusketa jarri zuten Kultur Etxeko Erakusketa gelan. Klaseko azken egunean gurasoak gonbidatu zituzten erakusketa ikustera.

Comments are closed.
Comments are closed.
MIGRAZIOA

MIGRAZIOA

Zergatik uzten  du pertsona batek bere familia, lagunak, jaioterria… hau da,  ezagutzen duen guztia, eta milaka kilometrotara dagoen bertze herrialde ezezagun batera abiatzen da? Ze arriskuak aurkitzen ditu bidean eta orain bizi den herrialdean?Jendeak nolako harrera egiten dio?Hori eta askoz gehiago jakiteko  elkartu ginen gelan Liberiatik etorritako Mohamed eta Ekuadorretik etorritako Hector. Biei mila esker euren esperientzia partekatzeagatik. 

Comments are closed.
Km-0

Km-0

Aurten eskolan bertan baratzaren proiektua jarri dugu martxan. Eta badatoz lehenengo etekinak.

Gure sukaldean Km-0 edo hobeto m-0 jakiak…

Comments are closed.
Comments are closed.
Comments are closed.
Comments are closed.
ESKOLAN ERE…TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA… KORRIKA

ESKOLAN ERE…TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA… KORRIKA

Lehengo ostiralean, gurera ere iritsi zen korrika giroa. Eskolan aritu ginen “ttipi-ttapa” euskararen alde, guztiok elkarrekin. Ei txok ekarri zuen lekukoa, eta amaitzerakoan gela guztiek euskararen aldeko konpromezua sinatzeko proposamena zabaldu zuen. Frontoian amaitu genuen, “hitzekin” dantzan. Eta eguna borobiltzeko, hamaiketako ederra!!

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
IÑAUTERIAK MUNDUAN ZEHAR

IÑAUTERIAK MUNDUAN ZEHAR

Aurtengo inauterietan, munduan barna bidaia handia egiteko aukera izan genuen. Hegazkina hartuta herrialde desberdinak bisitatu genituen. Bai bidaia polita!! Denak elkarrekin polka eder bat dantzatuz eman genion amaiera egun koloretsu honi. Gora inauteriak!! 

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
IZOTZ PARKEAN

IZOTZ PARKEAN

Otsailaren 4an, 3. zikloko ikasle eta irakasleak Iruñera joan ginen hiriak eskaintzen dizkigun ekintzekin gozatzera. “Quiero ser científica” antzezlean emakume zientzilarien inguruan asko ikasi genuen eta hamaiketakoa hartu ondoren, izotz jauregian ipurdiko ederrak hartu genituen. Eguna bikain joan zen. Begira, begira…

IKUSI ARGAZKIAK

Comments are closed.
HORRA HORRA GURE OLENTZERO

HORRA HORRA GURE OLENTZERO

Aurtengo eguberrietan ere Olentzero etorri zitzaigun “Belarri-luze” astoaz lagundurik. Mari Domingi gaixua konfinatua geratu behar izan zuen, horrelaxe gabiltza denak, ezta? Hala ere pozik abestu genien eta hitz eta pitz aritu ginen. Baita opariak jaso ere!

ARGAZKIAK IKUSI

Comments are closed.
GORPUTZA 6. maila

GORPUTZA 6. maila

Lehenenengo hiru hiletan 6. mailako ikasleek gorputza nolakoa den ikertu dute: gorputz aparatu eta organoak, funtzioak, nola zaindu… Gorputzaren ezinbesteko aspektu bat sexualitatea da. Gai honen inguruan duten jakinmina ere asetzen saiatu gara. Hamabostean behin, Maddi Irazokirekin dugun Arte Hezkuntza saioan ere gorputzaren inguruan aritu gara.

Comments are closed.
HENDAIA BIZIKLETAZ

HENDAIA BIZIKLETAZ

Pasa den ostiralean urriaren 1ean, 3.zikloko ikasleak, urtero bezala, Hendaiara joan ginen bizikletaz. Eguraldi aparta izan genuen, zorionez, eta kirola egiteaz gain primeran pasatu genuen. bidean baita hondartzan.

IKUSI

Comments are closed.
BARATZA

BARATZA

Eskolako baratzatxo berria martxan jartzeko beharrezko prestaketen ondoren, espero dugu garaiz, garaian garaikoa landatzeari ekin diogu; mota ezberdinetako urazak, tipulak, eskarolak, azak, azelgak, peiak eta romaneskoak. Ea landatutakoei beharrezko arreta eskainiz uzta goxoak jantokian dastatzeko aukera dugun. Ikastetxeko talde ezberdinek parte hartu dugu oraingoan eta guztion partez eskerrak eman nahi dizkiegu, guraso elkarteari eta Xulufraia fundazioari ekimena babesteagatik.

IKUSI

Comments are closed.
JOKU OLINPIKOAK

JOKU OLINPIKOAK

Joku olinpikoak ospatzen diren urteak seinalatuak izaten dira. Zazpi kirol ezberdin, zazpiak ere nahikoa bereziak. Ezagutu dugun ikasturte bereziena arrakasta handiz gaindituta, eskolako ikasle guztiek merezi izan dute urrezko domina. Ikusi nola lehiatu ziren gure eskolako ikasleak azken egun seinalatu honetan.

IKUSI

Comments are closed.
Comments are closed.
40. URTEURRENA

40. URTEURRENA

Dakizuenez, Ricardo Baroja eskola duela 40 urte ireki zen; 1980. urtean. Nolakoa zen orduko eskola? Nolakoak ziren klaseak, irakasleak, orduko “teknologia berriak”, etxeko lanak… Horri guztiari buruz, baita askoz gauza gehiagori buruz ere, galdetu zieten 5. mailako ikasleek duela 40 urte eskolan egon ziren 4 gurasori.

Hortaz gain, bigarren solairuko pasabidean duela 40 urteko “teknologia berriak” nolakoa ziren ikasteko erakusketatxo bat jarri dugu.

Comments are closed.
MAGIA

MAGIA

5. mailako ikasleek magia ikuskizun paregabea eskaini zuten eskolako patioan. Magia izeneko proiektua bukatzeko Oier mago/bakarrizketalaria/gidolariak ikuskizun ederra eskaini zigun gelan. 

IKUSI

Comments are closed.
ZUGARRAMURDI!!

ZUGARRAMURDI!!

Otsailaren 5ean 5. eta 6. mailako ikasleak Zugarramurdira joan ginen (elkarren ondoan baina ez nahasiak) Sorginen museoa eta leizeak bisitatzera. Ederki pasa eta asko ikasi genuen.

Comments are closed.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Aurten, pandemiak behartuta, hauek ere muxukoarekin etorri dira eta gelaz gela ibili dira opariak banatzen. Ikusi ditugunean izugarrizko poza eman digute eta gure kantuekin eskertu ditugu.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
SOINUA IRATZARRI

SOINUA IRATZARRI

Abenduaren 18an, 6. mailako ikasleek Soinua Iratzarri ekimenaren barruan, proiektu bukaerako kontzertua eskaini ziguten hainbat musikari profesionalekin batera.

Comments are closed.
Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Modu berexian izan bada ere, nola ez,  euskararen eguna ospatu dugu aurten ere. Beti bezala, Ei txoren bisita izan dugu eta talde bakoitzak kanta bat abestu diogu. Eta ohitura ez galtzeko, euskal pastel goxoa eta txokolate beroa dastatu ditugu

IKUSI

Comments are closed.
GARBIGUNERA. 6. MAILA

GARBIGUNERA. 6. MAILA

2020ko azaroaren 24ean, goizeko 10’30etan, Bortziritaeko Garbigunera oinez abiatu ginen gure gelarekin. Txominek bisita gidatua egin zigun eta zaborra nola sailkatzen duten erakutsi zigun. Zaborra nora bota eta objetuei bigarren bizia ematen.

Kanpoko edukiontzietara edozein gauza ezin dela bota azaldu zigun. Adibidez, elektrogailuak, objetu handiak, material kutsakorrak,…

Garbigunetik joan baino lehen objetu batzuk edukiontzietan sailkatzeko proposatu zigun.

Azkenik, aluminiozko kantinplora bana oparitu zigun, plastiko botila ez erabiltzeko.

Bortzirietako Garbigunea erabili!!!

Comments are closed.
LARUNERA OINEZ

LARUNERA OINEZ

Pasa den asteartean, azaroak 17, 6. mailako ikasleak Larun mendira igo ginen.

Eguraldia bikaina izan genuen eta ederki gozatu ahal izan genuen.

Bederatzitan eskolan elkartu eta beroketa batzuk egin ondoren abiatu ginen.

Xantalerrekan barrena joan ginen. Usategietatik Landagainetaraino. Bertan gosari txikia egin genuen atseden pixkat hartuz. Berehala goiti jarraitu genuen.

Gailurra huts-hutsa zegoen. Ez zen turistarik eta soilik gu bezalako beste mendizaleren bat edo beste.

Bazkaldu ondoren jostetan aritu ginen denak elkarrekin. Beno, den-denak ez, irakasleak lasai ederrean geratu ziren eguzki goxopean guri begira eta euren artean hizketan. Denak gustura.

Biak laurden gutxiagotan dena bildu eta jeisten hasi ginen. Lauak eta laurdenetarako edo, iritsi ginen eskolara.

Egun zoragarria izan zen.

Comments are closed.
OKALARRERA!!

OKALARRERA!!

Joan den ortziralean, azaroaren 13an, Okalarreko bunkerra ikustera joan ginen 5. mailako ikasleak. Europar Batasunaren sorrera Bigarren Munduko Gerraren bukaerarekin lotuta dago, Beran dauden bunkerrak bezala. Momentu honetan gelan Europa lantzen ari garenez, bisitak lagundu egin zigun garai hartako gora behera guztiak hobeto ulertzen.

Comments are closed.
Comments are closed.
KUTSADURA

KUTSADURA

5. mailako ikasleak, “Gizakiaren Eragina Paisaian; kutsadura”, gaiaren barrenean, irteera bat egin genuen, eskola ondoko errekatxo eta kiroldegi gibelaldeko zonaldera, bertan zaborra ote zegoen ikusteko. Ikasleak guztiz harrituta gelditu ziren, hain eremu txikian zenbat zabor bildu genuen ikustean. Norberaren ardura da zaborra behar den bezala berziklatzea eta dagokion kontenedorera botatzea.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
XORROXIN

XORROXIN

Gure eskola Xorroxin irratiko estudio bihurtu dugu azken egunotan. Gure ikasleak txiki txikienetik helduenerarte izan dire irratiko partaide eta egile. Zuzenean entzun ahal izan zen 106.5 frekuentzian pasa den astean zehar , baina galdu zenutenek lasai, hemen dituzue eta egin ziren saioak.

OSTIRALA – OTSAILAK 07

LH6 – LINDT

LH5 – BEBEJEFAZO TALDEA

LH3B

LH3B

ASTELEHENA – OTSAILA 10

LH6 -PEZ

LH5 – LAUKATU

LH-3 A

LH 4

ASTEARTEA – OTSAILA 11

LH 5

HH – 3 URTE

HH – 4 URTE

HH – 5 URTE A

HH – 5 URTE B

LH6 – PETER

ASTEAZKENA – OTSAILAK 12

LH6 – JALE

LH5

LH 2

OSTEGUNA – OTSAILAK 13

LH6 – AZ

LH5

LH1

Comments are closed.
IÑAUTERIAK 2020

IÑAUTERIAK 2020

Urtero bezala Ortzegun Gizen egunean, bazkaldu ondoren, herrian barna ibili ginen. Eskolako txikienak mexikar bihurtu ziren eta handienak Inude eta Artzai. Aurtengoan eguraldi aparta izan genuen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
ANTZERKIAN

ANTZERKIAN

Urtarrilaren 9an, Esther Carrizok eta Araitz Bizkaik antzeztutako “En transito” obra ikustera joan ginen. Heriotzari buruzko hausnarketa interesgarria bezain beharrezkoa.

Comments are closed.
Comments are closed.
IDAZLEAK ESKOLAN

IDAZLEAK ESKOLAN

Ikasturte honetan ere 2.zikloko ikasleek “Idazleak Eskolan” programan parte hartu dugu. Abenduaren 5ean Jokin Mitxelena ilustratzaile eta idazlearen bisita izan genuen. Egun horretarako ikasleek “Puka, erleak eta traktorea” liburua irakurri eta komentatua genuen. Ikaslegoa bi saiotan banatu zen, lehenengoan 3.mailakoak eta bigarrenean 4.mailakoak. Bietan Jokinen lanari buruz solastu genuen eta opari bezala zenbait marrazki egin zizkigun. Azkenean ikasle bakoitzaren liburua sinatu eta eskatutako marrazkia egin zuen. Saio oso polita izan zen eta Pukaren hurrengo abentura irakurtzeko irrikitan gaude.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
BATZARRA

BATZARRA

6. mailako ikasle talde batek zuzentzen duen batzarra bi hilabetetan egiten dugu. Bertan,  3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek parte hartzen dute. Bizikidetzarekin loturiko kexak eta proposamenak adierazteko bide aparta da. 

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
BIDE HEZIKETA

BIDE HEZIKETA

Azkeneko egunotan bide heziketa ikastaroa jaso dugu Foruzainen eskutik. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu dugu bertan.

Comments are closed.
LURRAREN EGUNA 2019

LURRAREN EGUNA 2019

Udazkenarekin batera ordutegi aldaketa datorkigun bezala, Lurraren Eguna ere berriro izan da gurekin. Gure ikasleak primeran aritu ziren salerosketa eta sukalde lanetan. Zorionak denei (ikasle, guraso eta irakasle) egun bikaina izan zelako.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
LIZUNIAGA 2019

LIZUNIAGA 2019

Urteroko ohiturari jarraikiz, irailaren 26an, ortzeguna,  ikasturteari ongi etorria emateko Lizuniagara joan ginen eskolako ikasle eta irakasle guztiak. Eguraldia lagun, gustura baino gusturago ibili ginen. 

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
URTEKO AZKEN BISITA ZAHAR ETXERA

URTEKO AZKEN BISITA ZAHAR ETXERA

Dakizuen bezala ikasturte osoan zehar San jose zahar etxean izan gara bitan 5.mailako ikasle eta irakasleak. Pasa den ekainaren 6an aurtengo azken bisita egin genuen eta bidenabar bigarren mailako ikasleek egindako lorategi berexia eraman genien opari, elkarrekin pasatako momentu ahaztezinen oroigarri…

ARGAZKIAK

Comments are closed.
MUGAZGAIN 2018/19

MUGAZGAIN 2018/19

Urtero bezala, ikasturte honetan ere, Mugaz Gain antzerki topaketa ospatu da. Gure ikastetxetik hiru antzezlan prestatu eta eskaini ditugu: 2. maila A taldeak (Arantxa Mitxelenarekin), 4. mailak (Maria Agirre eta Gorka Rodriguezekin) eta 6. mailak (Maite Blancorekin). Eskolako gainerako ikasle eta irakasleek ikusle moduan parte hartu dugu eta primeran pasa dugu. Mila esker egindako lan guztiagatik!

ARGAZKIAK

BIDEOA ( LH4 )

Comments are closed.
ZUHATZA 2018/19

ZUHATZA 2018/19

Maiatzaren 14tik 17ra 3.zikloko ikasle eta irakasleak Zuhatza irlako aterpetxean egon ginen. Hemen duzue argazki sorta bertan bizi izan genuena imajina dezazuen.
Lehenengo egunean, Zuhatzara joan baino lehen, Añanako Gatz Arana bisitatu genuen. Bertan, gida batek hango historia azaldu zigun ibilbide bat egiten genuen bitartean. Ondoren gatza nola biltzen zuten praktikatuz ikasteko aukera izan genuen.
Bazkal ondoren itsasontzia gure bila etorri zen irlara joateko.
Hurrengo hiru egunetan ur-kirolak praktikatzeko aukera izan genuen eta bitartean kanpaleku zoragarria konpainia onean gozatu genuen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
BISITARI ESKOLAN

BISITARI ESKOLAN

Eskolako 5. mailako ikasleak hilean behin Berako Zahar Etxera joaten gara. Oraingo honetan gurpildun aulkian hartu eta eskolaraino ekarri genituen. Bertan gosari goxo-goxoa prestatu zieten gure sukaldariek.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
ARANTZARA OINEZ

ARANTZARA OINEZ

Apirilaren 16an eskolako 3. zikloko ikasle eta irakasleak mendira joan ginen. Gure asmoa Arantzara oinez joatea zen: Bera-Lesaka Otxangotik, Lesaka-Igantzi Piedadeko gainatik, eta Igantzi-Arantza San Juan Xarretik.

Ez genuen gure helburua bete. Beranduegi egin zitzaigun Arantzaraino iristeko eta San Juan Xarren geratzea erabaki genuen. Ez genuen pena handirik hartu, horrela aukera izan genuen lasai-lasai bazkaltzeko eta erreka inguruan jolasteko. Hankak busti genituen (batzuk), txorroetatik edan genuen, santuari bisita egin genion,…

Egun ederra izan zen. Eguraldi bikaina egin zuen eta asko disfrutatu genuen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
MIKROIPUIN LEHIAKETA

MIKROIPUIN LEHIAKETA

Pamiela argitaletxeak Nafar Gobernuaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Mikroipuin Lehiaketaren irabazle izan dira gure eskolako Eneko Etxeberria eta Aimar Arandia.

Enekok bere kategorian lehen saria izan du eta Aimarrek, berriz, aipamen berezia.

Biek ala biek saria Tuterako Argia ikastolan jaso zuten argazkian ikusten den unean.

Zorionak biei.

Tximeletaren maitemintzea

Urrundik ikusi zuen. Eder eta koloretsu, hego haundi, begi zabal.
Ziztu bizian berarengana joatea erabaki zuen.
Aho zabalik berarengana joan zen muxua emateko prest.
Eta eman ere eman zion.
Ozen, zaratatsu, indarrez, ispiluari muturrez.

Eneko Etxeberria Osua

ARANTZAKO ISTORIOA ( Egiazko istorioa)

Baziren behin bi anai Lorbido izeneko etxe batean bizi zirenak. Egun hartan bi anaietako bat errekara ura hartzera joan zen. Euria egiten zuenez etxerat busti-bustia bueltatu zen. Etxera ailegatu zenean anaiari erran zion:
– Hementxen duk ura!!!!!!!!
– Eskerrik asko eta orain bustia hagoenez huaie eta ekartzak bertze iorrada bat. Orduan bertze anaiak hartu zuen balde bat urez betia eta burutik beiti bota zion erranez:
– Orain hi ere bustia hago eta seitzak hieune!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Aimar Arandia Elizondo

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
IRTEERA IRUÑEARA

IRTEERA IRUÑEARA

Martxoaren 1ean, 5 eta 6. mailako ikasleak Iruñera joan ginen. Hango Planetariumean Amama Lurra proiekzioa ikusi ondoren, bazkaldu eta Izotz Pistan patinatzen ibili ginen, pare bat orduz. Eguraldi bikaina eta jardueretan primeran pasatu genuen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
INAUTERIAK 2019

INAUTERIAK 2019

Pasa den Otsailaren 28an, Ortzegun gizen eguna ospatu genuen eskolan.
Goizean Lehen Hezkuntzako ikasleak eskean ibili ziren herrian barrena. Arratsaldean berriz Piratak agertu ziren eskolan. Iñude eta artzaiak ere egon ziren bere konpartsa lagun zutela.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
SAN JOSE ZAHAR-ETXEAN

SAN JOSE ZAHAR-ETXEAN

Eskolako 5. mailako ikasleak Berako Zahar-Etxera joan ginen urtarrilaren 24ean. Bertako begiralea den Leirek Zahar Etxeko ezaugarriak azaldu zizkigun: mugikortasun murritza duten zaharrak nola garbitu eta mugitzen dituzten, nolako gelak dituzten, zeintzuk diren egiten dituzten aktibitateak… Azalpenaren ondoren, zaharrekin egon ginen denbora tarte txiki batez. Bai Leirek zein guk (irakasleok eta ikasleok) egiten dugun balorazioa, orokorrean, hagitz ona izan denez, hilean behin hurbilduko gara zaharrekin egoteko eta eurekin batera hainbat aktibitatetan parte hartzeko: aste kulturalean, baratzean….

ARGAZKIAK

Comments are closed.
OLENTZERO & MARI DOMINGI 2018

OLENTZERO & MARI DOMINGI 2018

Abenduaren 21ean, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa, eta guk ordainean, sukaldeko langileek prestatutako gosari ederra, kantak, besarkadak eta musuak eskaini genizkien.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA 2018

EUSKARAREN EGUNA 2018

Abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna opatzen da. Horren arira Abenduaren 5ean eskolan hainbat ekintza egin genituen. Tartean Ei txo! etorri zen bisitan eta altxorraren bila ere ibili ziren gure ikasleak. Txikienek jolas kooperatiboak  egin zituzten. Belen sukaldariak gosari ederra prestatu zuen , eta ondotik elkarrekin Euskaraokea egin genuen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
LESAKAKO FERIAK 2018

LESAKAKO FERIAK 2018

Pasa den osteguna, azaroak 22an, 4, 5 eta 6. mailako ikasleak, Lesakako feria bisitatu genuen. Udazken kolorez jantzitako Otsangoko bide ederretik, oinez joan ginen, ibaia hainbatetan zeharkatu ondoren, Lesakara iritsi ginen. Bertan, primeran pasa genuen, jende artean murgilduz, merkatuan hainbat erosketa eginez, animaliak ikusiz, bertsoak entzunez eta jende ezaguna ikusiz. Azkenik, Berara oinez itzuli ginen, oraingo honetan trenbide zaharretik. Eguraldi bikaina izan genuen eta oso ongi pasa genuen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
LIZUNIAGA 2018

LIZUNIAGA 2018

Urtero bezala, aurten ere Lizuniagara irteera egin dugu. Irailaren 27a izan zen aukeratutako eguna. Beti bezala, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek oinez egin zuten ibilbidea, eta ttikiek berriz, autobusez egin zuten joan-etorria. Hagitz eguraldi ederra egin zuen, eta primeran pasa genuen. Azpiko loturan argazkiak aurkituko dituzue.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
ZINEMALDIA

ZINEMALDIA

Irailaren 21ean, Ricardo Baroja eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak, Donostiako Zinemaldira joan ginen. “Paddington 2” abenturazko pelikula ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun. Ondoren, autobusa hartu eta hondartzara joan ginen. Hondartzan, arean jolastu eta bainatu ginen, olatu handiak zeuden. Primeran pasa genuen.

ARGAKIAK

Comments are closed.
ELUR ASTEA

ELUR ASTEA

5. eta 6. mailako ikasleak bost egunez Izaban eta Larra-Belaguako eremuan ibili gara. Goizero eskiatzen aritu gara eta arratsaldez hainbat aktibitatetan parte hartu dugu: zinema-antzeztua, igerilekua, koreografia, herri-kirolak, jaialdia. Primeran pasatu dugu, bertzeak bertze, eguraldi bikaina izan dugulako.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa, eta guk ordainean, sukaldeko langileek prestatutako gosari ederra, kantak, besarkadak eta musuak eskaini genizkien.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
BILBORA – 3. ZIKLOA

BILBORA – 3. ZIKLOA

Abenduaren 7an, eskolako 3.zikloko ikasleak eta irakasleak Bilbora joan ginen. Lehenik autobusak Portugaleteko Zubi Eskegira eraman gintuen, baina ez Portugaleteko aldera baizik eta ibaiaren bestaldera, hau da, Getxoko auzoa den Aretara.Han zertxobait jan ondoren eta zubi ederra ikuskatu ondoren, gure zain zegoen txalupara jaitsi ginen.Txalupa honek Guggenheimera hurbilduko gintuen. Paseo ederra izan zen. Ibai ertzetako auzoak, fabrika zaharrak, garabiak… ikus ahal izan genuen. Polita izan zen baina… barkuak ke izugarria botatzen zuen eta nahikoa jasanezina gertatu zitzaigun. Pena.Erran bezala, txalupak Guggenheimera gerturatu gintuen.Hamabietan geneukan museorako bisita ordua. Bi taldetan banatu ginen museoan sartzeko. Alde batetik 5.maila eta bestetik 6.a.Bisita laburra izan zen, ordubetekoa. Hala ere, guretzat nahikoa.Ondoren, hantxe bertan, museo ondoko parkean bazkaldu genuen eta arratsaldean Durangoko azokara joan ginen. Durangoko azoka euskal literatura eta musikaren azoka da. Guk diru pixka bat eraman genuen eta erosketa batzuk egin genituen: Liburuak, jolasak, agenda…

Hor ere ordubete inguru ibili ginen.Azkenik , arratsaldeko seietarako etxera itzuli ginen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eskolan abenduaren 5ean ospatu genuen. Lehenbiziko, guztion artean “lipdub”-a grabatu genuen (prest dagoenean zintzilikatuko dugu). Ondoren, Belen sukaldariak prestatutako euskal pastela eta gailetekin tripa ongi bete, eta eskolako jangelan karaokea izan genuen. Arratsaldean berriz, lehen hezkuntzako ikasleek Kultur Etxean “Ballerina” izeneko pelikula ikusten egon ziren bitartean, Haur Hezkuntzako ikasleak eskolan bertan gelditu ziren bertze pelikula bat ikusten Musika Gelan.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
Comments are closed.
ZIMENALDIA 17/18

ZIMENALDIA 17/18

Pasa den irailaren 27an Lehen Hezkuntzako ikasleak Donostiako Zinemaldian egon ziren. Belodromoan “Printze Txikia” pelikula ikusi zuten lehenik, eta eguraldi ederra egin zuela probextuz, Ondarretara joan ziren gero hondartzara. Beheitiko loturan argazkiak aurkituko dituzue.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
LIZUNIAGA 17/18

LIZUNIAGA 17/18

Pasa den irailaren 21ean Lizuniagara egindako irteerarekin jartzen dugu martxan ikasturte honetan berriro ere eskolako web gunea. Urtero bezala, haundiek oinez egin zuten joan-etorria, eta ttikiek berriz, autobusez. Aurten eguraldi ederra izan genuen gainera. Azpiko loturatik argazkiak ikusi ahal izango dituzue.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
AZKEN EGUNEKO BESTA 16/17

AZKEN EGUNEKO BESTA 16/17

Ekainaren 20an, ikasturteari amaiera emateko, azken eguneko besta ospatu genuen. Lehenbiziko, pilotalekuan dantza saioa ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, Belen sukaldariak eta bere laguntzaileek prestatutako gosari goxoarekin indarrak berritu, eta 6. mailakoei agurra egin genien.

ONGI PASA UDA ETA IRAILA ARTE!!

ARGAZKIAK

Comments are closed.
ZUHATZA – LH 3. ZIKLOA

ZUHATZA – LH 3. ZIKLOA

Aurten ere 3. zikloko ikasleok kanpaldia burutu dugu. Oraingoan, Zuhatzako irlara joan gara, ur ekintzak egitera. Baina hortaz aparte, gatz museoa eta izozki fabrika ezagutu eta elkarbizitza, gaubelak, jolasak… egin ditugu. Baina batez ere, hagitz ongi pasatu dugu. Argazkiak ikusi eta begiratu zein gustura ibili garen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
IÑAUTERIAK 17

IÑAUTERIAK 17

Pasa den otsailaren 23an Ortzegun Gizen eguna ospatu genuen. Goizean, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak eskean ibili ziren etxez etxe, herriko auzo desberdinetatik bananduta. Arratsaldean berriz, urteroko desfilea egin zen. Haundiak, beti bezala, inude eta artzaiak bezala mozorratu ziren, eta ttikiak berriz, aurten aukeratu zuten gaia ITSASOA izan zen. Azpian egun horretako argazki pila aurkituko dituzue

ARGAZKIAK

Comments are closed.
IRUÑEA – LH 3. ZIKLOA

IRUÑEA – LH 3. ZIKLOA

Otsailaren 17an, 3. zikloko ikasleak Iruñera joan ginen. Baluarteko giza gorputzari buruzko erakusketa ikusi ondoren, Izotz Jauregira joan ginen. Bazkaria Uharteko parkean egin genuen. Egun ederra eta giro onean pasa genuen.

ARGAZKIAK

 

Comments are closed.
LESAKAKO FERIAK

LESAKAKO FERIAK

Azaroaren 24an, hirugarren zikloko ikasleak Lesakara joan ginen, bertako ferietara. Aurreko egunean hagitz eguraldi txarra egin zuen arren, joan den ortzeguneko eguraldia bikaina izan zen. Trenbidetik joan eta Nabaz eta Otsango barna itzuli ginen. Egun aparta izan zen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.
Comments are closed.
Comments are closed.
ZIRKOA

ZIRKOA

Ekainaren 16an 4. mailako ikasleek eskainitako emanaldiaren bideoa da azpian ikusi ahal izango duzuena. Ikasturtearen zati haundi bat eman zuten prestatzen, eta egun horretan eskolako Haur Hezkuntza eta Trantsizio Unitateko ikasleek Salto Gelan ikusi ahal izan zuten.

Comments are closed.