Zein helburu ditu?
-
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eman behar zaien erantzuna diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea.
-
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta Ikasturteko Programazio Orokorra prestatzea.
-
Irakasleekin batera lankidetzan aritzea ikasteko arazoak aurreikusten eta antzematen, eta arazo horiek dituzten ikasleei zuzendutako curriculum egokitzapenen programazioa eta plangintza egiten.
-
Familiei aholkua ematea. Gurasoei informazioa zabaltzea eta harremanetan egon, bai gurasoen bileren bitartez, bai pertsonalki.
-
Hezkuntza, osasun eta gizarteko beste zerbitzuekin batera lankidetzan aritzea, ikasleen hezkuntza premiaren gainean lan egiteko,
Nortzuk hartzen dute parte?
-
Agustin Burlada / Kattalin Fagoaga: PT
-
Inaxio Sansiñena: PT Gela Alternatiboko tutorea
-
Jaione Jimenez: Hizkuntza eta Entzumen irakaslea
-
Sara Largo: Orientatzailea
-
Anabel Sobrino, Belen Azpiroz eta Tere Aleman: Zaintzaileak