HAUR HEZKUNTZA

HAUR HEZKUNTZA

Hiru urtetik sei urte bitarte hartzen duen hezkuntza garai honetan autoestimua, autonomia, sozializazioa, hizkuntza, psikomotrizitatea, ohiturak,… oso kontutan hartzen ditugun arloak dira. Haurrari bere buruarengan segurtasuna eta konfiantza hartzen lagunduko diogu; berak bakarrik egin dezakeen guztia egiteko aukera izanen du eta bertzeekin harremantzeko giza trebetasun egokiak bereganatzen lagunduko diogu. Hizkuntza ikasten eta hobetzen ari denez, ahozkotasuna lantzeko aukera aunitz izanen ditu. Gela txokoen bidez antolaturik dugunez, umeak txandaka txoko guztietatik pasatzen dira eta autonomiarekin aktibitate ezberdinetan aritzen dira.

Psikomotrizitatea : Psikomotrizitate gelak aukera paregabea eskaintzen die umeei euren motrizitatea eta euren barneko mundua  garatzeko, beldurra eta intseguritatea gaindituz.

Comments are closed.