HALLOWEEN

HALLOWEEN

Aurten ere Halloween eguna dela-eta ingeleseko irakasleok kalabaza lehiaketa antolatu dugu eskolan. Ikasleek guztira 32 kalabaza aurkeztu dituzte, zein baino zein originalagoa eta beldurgarriagoa: sorgin itxurakoak, Frankenstein bezalakoak, koloretakoak… Astebete erakusgai egon ondoren, ikasle eta irakasleen artean botaketa egin dugu. Irabazlea bigarren mailako Alvaro Lanau izan da. Zorionak, Alvaro!

Comments are closed.