
EUSKARAREN EGUNA
Pasa den abenduaren 4ean ospatu genuen aurtengo Euskararen Eguna. Kultur Etxean hasi genuen ospakizuna eta bertan EiTxo itxura aldatua ezagutzeko aukera izan genuen. Zenbait bideo eta kanta entzun genituen eta ohiko moduan, seigarren mailako ikasleek “EiTxo, euskaraz garbi mintzo” abestia txirularekin jo zuten. Bertan 5. eta 6.mailako saskiaren eta afariaren zozketa ere egin genituen
Eskolara itzuli eta sukaldariek prestatutako hamaiketako goxoa dastatu ondoren, EiTxo berriaren sortzaile den Paula Artiedaren laguntzarekin, 4.,5. eta 6.mailako ikasleek kartulinaren gainean marraztu genituen hainbat EiTxo. HH eta LHko gazteenek berriz gelan paperaren gainean EiTxo aunitz margotzen aritu ginen. Primeran pasa genuen.