AURKEZPENA

AURKEZPENA

 

 

“Ricardo Baroja” eskola Beran, Nafarroako Bortziriak eskualdean, kokaturiko ikastetxe publikoa eta euskalduna dugu. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren sarekoa. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen dugu.

Egun, 24 irakasleok osatzen dugu klaustroa eta 3 urtetik 6.maila bitartean gure eskolara etortzen diren 206 ikasleen heziketaz arduratzen gara.

Gure ikastetxean ikasketak bukatu ondoren,  Toki Ona institutuan ikasketekin jarraitzeko aukera du gure ikasleriak, Bortziriak zonaldeko beste ikasleekin batera.