INGURUA HOBETO EZAGUTZEN

INGURUA HOBETO EZAGUTZEN

Joan den asteko ortziralean, maiatzaren 13an, bigarren zikloko ikasle eta irakasleek irteera bat egin genuen. Gure ingurua hobeto ezagutzeko, eskolatik oinez atera eta Ibardinerat abiatu ginen. Bidean zehar, natura bere distira osoan ikusi ahal izan genuen. Ibardinera iritsitakoan, hamaiketakoa jan eta eskolara itzuli ginen bazkaltzeko. Goiz zoragarria pasa genuen!

IKUSI

Comments are closed.