ARANTZARA OINEZ

ARANTZARA OINEZ

Apirilaren 16ean eskolako 3. zikloko ikasle eta irakasleak mendira joan ginen. Gure asmoa Arantzara oinez joatea zen: Bera-Lesaka Otxangotik, Lesaka-Igantzi Piedadeko gainatik, Igantzi-Arantza San Juan Xarretik.

Ez genuen gure helburua bete. Beranduegi egin zitzaigun Arantzaraino iristeko eta San Juan Xarren geratzea erabaki genuen. Ez genuen pena handirik hartu. Horrela aukera izan genuen lasai-lasai bazkaltzeko eta erreka inguruan jolasteko. Hankak busti genituen (batzuk), txorroetatik edan genuen, santuari bisita egin genion…

Egun ederra izan zen. Eguraldi bikaina egin zuen eta asko disfrutatu genuen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.