MIKROIPUIN LEHIAKETA

MIKROIPUIN LEHIAKETA

Pamiela argitaletxeak Nafar Gobernuaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Mikroipuin Lehiaketaren irabazle izan dira gure eskolako Eneko Etxeberria eta Aimar Arandia.

Enekok bere kategorian lehen saria izan du eta Aimarrek, berriz, aipamen berezia.

Biek ala biek saria Tuterako Argia ikastolan jaso zuten argazkian ikusten den unean.

Zorionak biei.

Tximeletaren maitemintzea

Urrundik ikusi zuen. Eder eta koloretsu, hego haundi, begi zabal.
Ziztu bizian berarengana joatea erabaki zuen.
Aho zabalik berarengana joan zen muxua emateko prest.
Eta eman ere eman zion.
Ozen, zaratatsu, indarrez, ispiluari muturrez.

Eneko Etxeberria Osua

ARANTZAKO ISTORIOA ( Egiazko istorioa)

Baziren behin bi anai Lorbido izeneko etxe batean bizi zirenak. Egun hartan bi anaietako bat errekara ura hartzera joan zen. Euria egiten zuenez etxerat busti-bustia bueltatu zen. Etxera ailegatu zenean anaiari erran zion:
– Hementxen duk ura!!!!!!!!
– Eskerrik asko eta orain bustia hagoenez huaie eta ekartzak bertze iorrada bat. Orduan bertze anaiak hartu zuen balde bat urez betia eta burutik beiti bota zion erranez:
– Orain hi ere bustia hago eta seitzak hieune!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Aimar Arandia Elizondo

ARGAZKIAK

Comments are closed.