HERRI KIROLAK EZAGUTZEN
Pasa den urriaren 23an, 2. eta 3.zikloko ikasleak Eztegarako frontoian Herri Kirolak egiten oso gustura aritu ginen.
Pasa den urriaren 23an, 2. eta 3.zikloko ikasleak Eztegarako frontoian Herri Kirolak egiten oso gustura aritu ginen.
Gure Zirkua Lesakan zegoela ikusirik eta hiruhilabete honetan Zirkuaren proiektua landuko dugunez, ze hobeto bertatik bertara ikustea baino.
3. eta 4.mailako ikasleak bizikletak hartu eta Lesakara joan ginen eta parkean hamaiketakoa egin ondotik Imanol Ituiño (magoa), Sua Enparantza (artista), Lur Aranburu (artista) eta Ekain Ibarguren (artista eta akrobataren) azalpen eta ikuskizunak ikusi eta bertan parte hartzeko aukera izan genuen.
Izugarrizko luxua izan zen ordubete beraiekin egotea eta izugarri gustora itzuli ginen bertatik!
Aurtengo ikasturtean ere Hendaiara bizikletaz joan gara 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak. Eguraldia lagun, ederki pasa dugu.