Browsed by
Category: ARGAZKIAK

LIZUNIAGA

LIZUNIAGA

Ikasturte honetan ere ohitura zaharrari heldu eta Lizuniagara egin dugu bisita.

Pasa den astelehenean, irailaren 25ean, eskolako ikasle eta irakasle guztiak bertara igo ginen. Aurtengoan ere eguraldia lagun ederki pasa genuen.

IKUSI

AGUR ETA IZAN HUNTSA

AGUR ETA IZAN HUNTSA

Aurten ere, pena handiz, 6.mailako ikasleak agurtu behar izan ditugu. Beraien eskolako ibilbidea bukatu eta institutoko erronkari aurre egiteko prest daude. Bederatzi urte pasa dituzte eskolan eta haien presentzia eza nabarituko dugu, bizitzaren zikloak… penaz eta ilusioz agurtu genituen, bakoitzari bere diploma eta oroigarriren bat banatuta, poz-pozik joan ziren aurretik duten uda gozatzera. 

Plazerra izan dira zuekin partekatutako uneak. Mila esker zuei eta baita zuen familiakideei.

IKUSI

BUKATZEKO ZIRKOA!!!!

BUKATZEKO ZIRKOA!!!!

Pasa den ekainaren 17an, larunbata, eta ikasturteari bukaera emateko, Ricardo Barojako Zirkoaren ikuskizunarekin hasi genuen goiza; oso ikuskizun anitza eta ederra, ikasle trebeak gure eskolakoak…

Ondoren, ikasle, irakasle eta gurasoek, jantokian prestatutako bazkari goxo bat dastatzeko aukera izan genuen. Bazkal ostean, ikasleak frontoian montatutako puzgarrietan primeran pasa genuen. Irakasle eta gurasoak berriz, mahai inguruan, beraien gauzei buruz hizketan geratu ziren… bai aspergarria. Dena dela, badirudi guztiek ere hagitz ongi pasa genuela. Ziur datorren ikasturte bukaeran errepikatuko dugula.

IKUSI

BERAKO ERRALDOIAK

BERAKO ERRALDOIAK

Ikasturteari bukaera emateko, azken egunean eta guraso elkartearen eskutik, Berako erraldoien bisita izan genuen. Erakusketa hagitz polita izan zen, beraiei buruzko informazioa jaso, dantzan ikusi eta barruan sartu eta barrukaldetik nolakoak diren ikusteko aukera ere izan genuen. Oso gustura egon ginen.

IKUSI

GINKANA

GINKANA

Ikasturteari bukaera modu atsegin batean emateko asmoz, eskolako irakasleek 4.,5. eta 6. mailako ikasleentzat ginkana entretenigarri bat prestatu zuten. Guztira hamaika froga pasa behar izan genituen, oso dibertigarriak orokorrean. Hagitz ongi pasa genuen.

IKUSI