Browsed by
Category: ARGAZKIAK

BARATZA

BARATZA

Seigarren mailako ikasleek, azken hiruhileko honetan, “Baratza” proiektuari hasiera eman diogu, datorren iSeigarren mailako ikasleek, azken hiruhileko honetan, “Baratza” proiektuari hasiera eman diogu, datorren ikasturtean DBH-n jarraipena emateko asmoz. Hainbat ekintzen artean, urazak, kukuluak, tipulinak eta tomatetxo batzuk landatu ditugu, eskolan bertan nahiz Toki Onako baratzean. Esker aunitz Xulufraia fundazioari eta eskolako jantokiko langileei, emandako laguntzagatik. Letxugak eta kukuluak ikasturteko azken jaialdiko bazkarian porbestuko ditugu. On egin!

IKUSI

BEINTZA LABAIEN

BEINTZA LABAIEN

Joan den maiatzaren 30ean eta 31n, lehen zikloko ikasle eta  irakasle batzuek Beintza-Labaienen eman genituen bi egun horiek. Bertan talo tailer batean parte hartu genuen, kobazulo bat bisitatu genuen eta goiz batean herri kiroletan parte hartu genuen. Primeran pasa genuen!

IKUSI

HAMAIKETAKOA

HAMAIKETAKOA

3.zikloko ikasleek urtean zehar, San Jose Zahar Etxea hainbatetan bisitatu dugu, talde bakoitza hilean behin gutti-gotti-betti. Bertan bizi diren pertsonekin ekintza ezberdinak egin ditugu. Ikasturteari amaiera emateko, beraiek etorri zaizkigu eskolara eta jantokian prestatutako hamaiketako eder bat eskaini diegu. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da guztiontzat. Datorren ikasturterarte!

IKUSI

PROIEKTUAK

PROIEKTUAK

Maiatzak 23

Autobusez bostgarren eta seigarren mailakoak Arizkun eta Zugarramurdira joan ginen, hurrenez hurren. Biok ere lantzen ari garen proiektuarekin lotura duen ekintzak egin genituen; Olinpiadak eta Baratza. Bakoitza berean oso gustura aritu ginen.

IKUSI

NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA

NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA

Aurten ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Goizean goiz, ikasle zaharrenek gazteenei ipuinak kontatu dizkiete. Gero, ikasle bakoitzak etxetik ekarritako liburuak mailegu bidez elkarbanatu ditu, bitartean orri-markatzaileak margotzen aritu gara. Jarduerak bukatzeko, zenbait irakaslek ipuin ezberdinak irakurri dizkiete adin ezberdinetako ikasleei. Oso gustura aritu gara, irakurtzen ere plazera sentitu dezakegulaz ohartu gara.

IKUSI