Browsed by
Category: ARGAZKIAK

23 LORE

23 LORE

Eskolako garaia

bukatu zaizue jada

Toki Onan duzue

hurrengo geltoki, bada.

Ikasturte berrian

erronka berri aunitz

elkar lagunduz gero

dena errazago, hagitz.

Lere lele lele hogei

ta hiru lore

Lere lele lele aaa

zuei ohore. (BIS)

Irati,Iker, Balda,

Adur, Ainere ta Aimar

Eñaut, Eneko,Peio

Matias eta Inar.

Ainhoa, Agirre, Koldo,

Beñat, Laia ta Oinatz

Eki, Imanol, Ander

Ekai, Aiert ta Damian.

Lere lele lele hogei

ta hiru lore

Lere lele lele aaa

zuei ohore. (BIS)

Talde ederra zarete

langile eta kritiko

alaiak ta builoso

baina hagitz bihotz handiko.

Faltan botako baietz 

zuen oihu ta algara

bisitan (e)torriz gero

guztiok poztuko gara. 

Lere lele lele hogei

ta hiru lore

Lere lele lele aaa

zuei ohore. (BIS)

Read More Read More

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

Ikuskizunean zehar, dantza eta dantzaren artean, Xane, eskolatik itzultzen den neskato baten eta bere aitona arrantzale ohiaren arteko elkarrizketa baten zatiak entzungo ditugu.

Sukaldean, merendua hartzen duten bitartean, aitonak itsasoko kontuak kontatzen dizkio: nolakoak ziren itsasontzia jotzen zuten eurite trinko haiek, ekaitz egunak itsaso zabalean, bakailaoa arrantzatzearen gogortasuna etxetik urrun, Ternuako ur hotzetan. Portu urrun eta koloretsuez ere hitz egiten dio, hala nola Kolonbiakoez, non musikak eta dantzak kaleak betetzen zituzten, edo Irlandakoez, non hizkuntza bidaiaren beste erronka bat bihurtzen zen.

Bere hitzetan Bretainian egindako lagunak agertzen dira, beste marinel batzuekin partekatutako abestiak, eta kanpoan denboraldi luzeak eman ondoren herrira itzultzearen emozioa, jaietarako garaiz: plaza, trikitixa, dantzak…

Orainaz hitz egiteko tartea ere badago: marmoka ziztada bat Cadaquesen, olatuen beldurra, eta Xanek eskolan ikasten dituen kantu berriak, aitonak jakin-minez eta irribarrez entzuten dituenak.

Horrela, oroitzapen eta aurkikuntzen artean, itsasoak belaunaldiak batzen ditu.

IKUSI

ZARAUTZEKO  KANPALDIA

ZARAUTZEKO  KANPALDIA

Maiatzaren 28an, 2. zikloko ikasleak eta irakasleak autobusez Zarautzera joan ginen.

Aterpean maletak utzi genituen, eta gero, Getariara joan ginen. Hango frontoian gosaldu genuen eta ondoren Onditzen familikoek arrain enpresa erakutsi ziguten kaian. Handik  San Anton mendira igo eta bertan bazkaldu genuen.

Arratsaldez Zarautzera oinez bueltatu ginen kostako bidetik, eta olatuen zipriztinekin zipatuta aterpera bueltatu ginen.

Ostegun  goizean Zarautzeko hondartzara joan ginen. Bazkaldu eta gero topoa hartu eta Zumaiara joan ginen itsasontziz Flyshak ikustera. Itsasontzian batzuk  mareatu ginen.

Ostiralean, goizean Zarauzko malekoian barrena ibili ginen eta hamaiketakoa parke batean egin genuen. Ibilaldiaren ondoren bazkaldu eta gimnasioan jostatzen ibili ondotik autobusa hartu genuen etxera bueltan. 

Aterpeko gimnasioa asko gustatu zitzaigun.

IKUSI

ZUGARRAMURDI-ELIZONDO

ZUGARRAMURDI-ELIZONDO

Ikasturtea bukatzear, 3.zikloko ikasleek, proiektuarekin lotuta azken irteera egin genuen.

5. mailako ikasleak, Elizondoko gasnategira, gasna egitera, eta Elizondoko eskolan dagoen baratza eta oilotegia ikustera joan ginen.

6. mailako ikasleak, aldiz, Zugarramurdiko baratze ekologiko bat eta Zugarramurdiko Sorginen Museoa bisitatu zuten.

Eguraldi bikainarekin, ederki pasa genuen eguna.

IKUSI

KANPALDIA HONDARRIBIAN

KANPALDIA HONDARRIBIAN

Maiatzaren 22an eta 23an Hondarribian izan ginen lehen zikloko ikasleak eta irakasleak. Ostegunean Hondarribiko alde zaharra bisitatu genuen eta bazkalostean hondartzara jaitsi ginen, bainatzera eta jolastera. Ostiral goizean badian paseoa eman genuen itsasontziz eta bazkaldu ondotik Berara itzuli ginen. Primeran pasatu genuen!

IKUSI