IKASTURTE BUKAERAKO BESTA
2025-2026 ikasturteari bukaera emateko, EiTxo eta Einstiñarekin denboraren makinaz baliatuz, aurrera eta atzera ibili ginen denboran zehar. Hamarkada eta estilo ezberdinetako dantzak ikusi genituen eta primeran pasa genuen.
2025-2026 ikasturteari bukaera emateko, EiTxo eta Einstiñarekin denboraren makinaz baliatuz, aurrera eta atzera ibili ginen denboran zehar. Hamarkada eta estilo ezberdinetako dantzak ikusi genituen eta primeran pasa genuen.
Apirilaren 30ean, bostgarren eta seigarren mailako ikasleei irakurritako “Gau Beltza, Oriar jauregiko misterioa” liburuaren bi idazle etorri zitzaizkigun: Mari Angeles eta Eneko. Gure galderak erantzun ondoren, liburuan bezala, taldeka froga batzuk egin genituen. Azkenean kutxa irekitzeko kodea asmatu eta barruko mezua irakurri ahal izan genuen. Oso gustura egon ginen.
Apirilaren 30ean, seigarren mailako ikasleek, Marta Beorlegui Oses judokaren bisita jaso genuen. Modu atseginean, bere ibilbideari buruzko aurkezpena egin ondoren, inprobisatutako Tatamian, oinarrizko hainbat giltza erakutsi eta praktikan jarri genituen. Oso gustura aritu gara.
Korrika ofizialerako berotuz eta EiTxoren konpainian, gure Korrika Ttikia ospatu genuen astelehen arratsaldean. Eskolatik Matzadara abiatu eta bertan bost buelta eman genituen, lekukoa mailaz-maila pasatuz. Azkenean EiTxok gela bakoitzean idatzitako mezu sekretuak ozenki irakurri zituen. Esker anitz gerturatu zineten familiei. Primeran pasa genuen.
Astearte goizean berriz Korrika ofizialean parte hartu genuen eskolako hainbat ikasle, guraso eta langileek. Gero jantokian prestatu ziguten gosari goxoa dastatzeko aukera ere izan genuen. Esker anitz jantokiko langile eta gerturatu zineten guztioi.







