Browsed by
Category: Sarrerakoak

2. ZIKLOKOAK GURE ZIRKURA BISITA

2. ZIKLOKOAK GURE ZIRKURA BISITA

Gure Zirkua Lesakan zegoela ikusirik eta hiruhilabete honetan Zirkuaren proiektua landuko dugunez, ze hobeto bertatik bertara ikustea baino.

3. eta 4.mailako ikasleak bizikletak hartu eta Lesakara joan ginen eta parkean hamaiketakoa egin ondotik Imanol Ituiño (magoa), Sua Enparantza (artista), Lur Aranburu (artista) eta Ekain Ibarguren (artista eta akrobataren) azalpen eta ikuskizunak ikusi eta bertan parte hartzeko aukera izan genuen.

Izugarrizko luxua izan zen ordubete beraiekin egotea eta izugarri gustora itzuli ginen bertatik!

ZINEMALDIA

ZINEMALDIA

Pasa den irailaren 21ean Donostiako Zinemaldira joan ginen 2. eta 3. zikloko ikasle eta irakasleak. Bertan “Migrazioa, bidai ahatezina” filmea ikusi genuen. Hamaiketakoa jan eta oinez Ondarretako hondartzara joan ginen. Edeki pasa genuen.

IKASTURTE BUKAERAKO BESTA

IKASTURTE BUKAERAKO BESTA

2025-2026  ikasturteari bukaera emateko, EiTxo eta Einstiñarekin denboraren makinaz baliatuz, aurrera eta atzera ibili ginen denboran zehar. Hamarkada eta estilo ezberdinetako dantzak ikusi genituen eta primeran pasa genuen.