Browsed by
Kategoria: 2018/19

ERRE BOTIKA

ERRE BOTIKA

Pasa den ostegunean, ekainak 20, Mertxek 4.mailako ikasleei, bere etxeko ateak ireki zizkigun. Bertan “Erre Botika” ukendua nola egiten den ikusi eta ikasteko aukera izan genuen. Bere esperientzia pertsonala entzun ondoren, Zumalakarra ( arbol madarikatua )  zuritzeari ekin genion. Ondoren, Mertxek behar genituen osagarri guztiak prest zituenez, ukendua pausoz pauso nola egin behar den azaldu eta erakutsi zigun.
Azkenik, hamaiketako ederra atera zigun mahai gainera. Guztia musu-truk!
Oso gustura egon ginen, etxera bapo eta besapean ukendu potetxo batekin itzuli ginen.
Mila esker Mertxe! Bejondeizula!

ARGAZKIAK

KANPALDIA BEIREKO ATERPETXEAN 2018/19

KANPALDIA BEIREKO ATERPETXEAN 2018/19

1. zikloko ikasle eta irakasleak pasa den maiatzaren 27 tik 28ra Beireko aterpetxean izan ginen. Bertan, gaur bat pasa genuen. Ekintza desberdinak egin genituen: erdi aroko tailerra, Erriberriko (Olite) jauregira bisita, dantzaldia… denak Erdi Aroan murgilduta, betiere. Ederki pasatu genuen gauen ohatzetan lotan. Hurrengora arte!

ARGAZKIAK

URTEKO AZKEN BISITA ZAHAR ETXERA

URTEKO AZKEN BISITA ZAHAR ETXERA

Dakizuen bezala ikasturte osoaz zehar San jose zahar etxean izan gara biitan 5.mailako ikasle eta irakasleak. Pasa den ekainaren 6ean aurtengo azken bisita egin genuen eta bidenabar bigarren mailako ikasleek egindako lorategi berexia eraman genien opari, elkarrekin pasatako momentu ahaztezinen oroigarri…

ARGAZKIAK