Browsed by
Category: LH 5-6

ARANTZARA OINEZ

ARANTZARA OINEZ

Apirilaren 16an eskolako 3. zikloko ikasle eta irakasleak mendira joan ginen. Gure asmoa Arantzara oinez joatea zen: Bera-Lesaka Otxangotik, Lesaka-Igantzi Piedadeko gainatik, eta Igantzi-Arantza San Juan Xarretik.

Ez genuen gure helburua bete. Beranduegi egin zitzaigun Arantzaraino iristeko eta San Juan Xarren geratzea erabaki genuen. Ez genuen pena handirik hartu, horrela aukera izan genuen lasai-lasai bazkaltzeko eta erreka inguruan jolasteko. Hankak busti genituen (batzuk), txorroetatik edan genuen, santuari bisita egin genion,…

Egun ederra izan zen. Eguraldi bikaina egin zuen eta asko disfrutatu genuen.

ARGAZKIAK

MIKROIPUIN LEHIAKETA

MIKROIPUIN LEHIAKETA

Pamiela argitaletxeak Nafar Gobernuaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Mikroipuin Lehiaketaren irabazle izan dira gure eskolako Eneko Etxeberria eta Aimar Arandia.

Enekok bere kategorian lehen saria izan du eta Aimarrek, berriz, aipamen berezia.

Biek ala biek saria Tuterako Argia ikastolan jaso zuten argazkian ikusten den unean.

Zorionak biei.

Tximeletaren maitemintzea

Urrundik ikusi zuen. Eder eta koloretsu, hego haundi, begi zabal.
Ziztu bizian berarengana joatea erabaki zuen.
Aho zabalik berarengana joan zen muxua emateko prest.
Eta eman ere eman zion.
Ozen, zaratatsu, indarrez, ispiluari muturrez.

Eneko Etxeberria Osua

ARANTZAKO ISTORIOA ( Egiazko istorioa)

Baziren behin bi anai Lorbido izeneko etxe batean bizi zirenak. Egun hartan bi anaietako bat errekara ura hartzera joan zen. Euria egiten zuenez etxerat busti-bustia bueltatu zen. Etxera ailegatu zenean anaiari erran zion:
– Hementxen duk ura!!!!!!!!
– Eskerrik asko eta orain bustia hagoenez huaie eta ekartzak bertze iorrada bat. Orduan bertze anaiak hartu zuen balde bat urez betia eta burutik beiti bota zion erranez:
– Orain hi ere bustia hago eta seitzak hieune!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Aimar Arandia Elizondo

ARGAZKIAK

IRTEERA IRUÑEARA

IRTEERA IRUÑEARA

Martxoaren 1ean, 5 eta 6. mailako ikasleak Iruñera joan ginen. Hango Planetariumean Amama Lurra proiekzioa ikusi ondoren, bazkaldu eta Izotz Pistan patinatzen ibili ginen, pare bat orduz. Eguraldi bikaina eta jardueretan primeran pasatu genuen.

ARGAZKIAK

INAUTERIAK 2019

INAUTERIAK 2019

Pasa den Otsailaren 28an, Ortzegun gizen eguna ospatu genuen eskolan.
Goizean Lehen Hezkuntzako ikasleak eskean ibili ziren herrian barrena. Arratsaldean berriz Piratak agertu ziren eskolan. Iñude eta artzaiak ere egon ziren bere konpartsa lagun zutela.

ARGAZKIAK