Browsed by
Category: ARGAZKIAK

LIBURUAREN EGUNA

LIBURUAREN EGUNA

Aurtengo liburu eguna apirilaren 23an ospatu bazen ere, guk maiatzaren 3rako utzi genuen ospakizuna. 

Goizean goiz, ikasle zaharrenek ikasle gazteenei ipuinak kontatzen aritu eta gero, orri-markatzaileak egiten aritu ginen. Ondoren, Kultur Etxean eskolako hainbat irakaslek prestatutako antzerki bat  ikusi genuen. Goiz polita pasa genuen.

IKUSI

HAURREN ETXETIK ZAHARREN ETXERA

HAURREN ETXETIK ZAHARREN ETXERA

Azken hilabeteetan 3. zikloko ikasleak hainbat aldiz Zahar Etxera joan izan gara bertan bizi direnen bizimodua ezagutzera. Oso hartu eman polita sortu da haur eta zaharren artean. Azkeneko asteetan, gainera, eskolara hamaiketakoa hartzera ere gonbidatu ditugu.

IKUSI

XAKE TXAPELKETA

XAKE TXAPELKETA

Bigarren hiruhilekoan hasi ta hirugarren honetan bukaera emanen diogu eskolako 3. mailatik 6. mailara antolatutako Xake Txapelketari. Antolatzaileak 6. mailako hainbat ikasle izan dira. Asteazkenero eskolako liburutegian elkartu dira jokalariak baina hemendik aitzinera, azken fasea jokatzeko, eskolako patioan arituko dira. Eskerrik asko antolatzaileei eta parte hartzeleei.

IKUSI

OLINPIADAK ETA JOLASAK

OLINPIADAK ETA JOLASAK

Apirilaren 5ean, Aste Santuko oporren bezperan,  6. mailako ikasleek Olinpiadak antolatu zituzten eskolako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat, eta jolasak Haur Hezkuntza eta Lehen Zikloko ikasleentzat. Bukatzeko gelaka, diploma bana banatu zitzaien euren parte hartzea eta kiroltasuna eskertzeko.  Primeran pasatu zuten denek.

IKUSI

TXANGOA IBARDIN INGURURA

TXANGOA IBARDIN INGURURA

Apirilaren 4ean, 3. eta 4. mailako ikasleak Ibardinera joan ginen oinez. Ibardinetik Erentzun parajera igo ginen eta bertan Asier Gogorzaren “hariztia” ikusi genuen. Hortik, Gartzin mendira joan ginen eta mendia zeharkatzen duen bunkerrean sartu ginen.

Eguraldiak lagundu zigun eta egun polita pasatu genuen.

IKUSI