LURRAREN EGUNA
Urtero legez urriko laugarren igandean Lurraren Eguna ospatu genuen. Eskolan egindako eskulanak eta etxetik ekarritako produktuen salmentari esker, aurtengo kanpaldia ere merkexeago aterako zaigu. Laguntzera etorri ziren guraso guztiei baita sukaldeko langileei ere, esker aunitz eskainitako laguntzagatik. Eskerrak eguraldia ere lagun izan genuela. Hagitz esperientzia polita bizi genuen.