Browsed by
Category: 2024/25

DORREA

DORREA

Otsailaren 28an. Ikastetxeko LH3. eta LH4. mailakoek elizako dorrea ikusi genuen.

Lehendabizi  Andoni Andueza ezagutu genuen.

Sakristian liburu erraldoi bat erakutsi zigun, liburu hori XVII. gizaldikoa zen eta kantatzeko erabiltzen zuten.

Gero kanpai dorrera igo ginen eta ezkilak ikusi genituen.

XIX. mendeko erlojua ikusi genuen. Pisuek erlojuaren makina mugiarazten dute.

OGI TAILERRA

OGI TAILERRA

Otsailaren 28an,ikastetxeko 2.zikloko irakasle eta ikasleok ogia egiten ikasi genuen.

Lehendabizi ogiaren masa nola egiten den ikusi genuen.

Hasi aurretik eskuak ongi garbitu genituen.

Gero bakoitzari masa zatitxo bat eman ziguten eta bollo forma eman genion.

Ondoren, 20 min utzi genuen bolloa legamiak bere eragina egin arte.

Azkenik, bolloa labean sartu genuen 25 minutuz .

Bukatzeko bollo eder bat atera zen, etxera eraman genuen.

Oso ongi pasatu genuen. 

ZUHAITZ LANDAKETA

ZUHAITZ LANDAKETA

Pasa den martxoaren 14ean Ricardo Baroja eskolako 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, Santa Barbara mendira igo ginen zuhaitzak landatzera; hirurogei bat Haritz landatu genituen. Udaletxeko basozaina den Urtzi eta udaletxeko ordezkari moduan Patxi, gu gidatu eta laguntzera etorri ziren. Putzu eta lokatz artean, bidea motza eta dibertigarria iruditu zitzaigun.  Ederki pasa genuen.

IKUSI

KOMIKIAK

KOMIKIAK

NOLA EZAGUTU GENUEN MATIAS LIBURUZAINA   

Matias liburuzaina ezagutu genuen ostiral arratsaldean. Komiki desberdinak erakutsi zizkigun. Banpirin izeneko komikia erakutsi zigun. Pegatina gorria dutenak euskarazko liburuak dira eta erderazkoak pegatina xuria dute. Ingelesezkoak berdea dute eta frantzesezkoak urdina.

Txartela egin zuten batzuk. Etxera eramateko liburuak hartu genituen.

Bakoitzak bere gustoko liburu bat irakurri genuen.