BIDE HEZIKETA
Azkeneko egunotan bide heziketa ikastaroa jaso dugu, Foruzainen eskutik. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu dugu bertan.
Azkeneko egunotan bide heziketa ikastaroa jaso dugu, Foruzainen eskutik. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu dugu bertan.
Urteroko ohiturari jarraikiz, irailaren 26an, ortzeguna, ikasturteari ongi etorria emateko Lizuniagara joan ginen eskolako ikasle guztiak. Eguraldia lagun, gustura baino gusturago ibili ginen.
Pasa den ostegunean, ekainak 20, Mertxek 4.mailako ikasleei, bere etxeko ateak ireki zizkigun. Bertan “Erre Botika” ukendua nola egiten den ikusi eta ikasteko aukera izan genuen. Bere esperientzia pertsonala entzun ondoren, Zumalakarra ( arbol madarikatua ) zuritzeari ekin genion. Ondoren, Mertxek behar genituen osagarri guztiak prest zituenez, ukendua pausoz pauso nola egin behar den azaldu eta erakutsi zigun.
Azkenik, hamaiketako ederra atera zigun mahai gainera. Guztia musu-truk!
Oso gustura egon ginen, etxera bapo eta besapean ukendu potetxo batekin itzuli ginen.
Mila esker Mertxe! Bejondeizula!
Pasa den ostiralean, ekainak 21, azken eguneko besta ospatu genuen eskolan eta 6. mailakoei agurra egin genien.
Hementxe dituzue argazkiak ikusteko lotura eta jaialdiko bideoa.
Pasa den asteko asteazkenetik ostiralera, maiatzaren 29tik 31ra, 2.zikloko ikasle eta irakasleak, Hondarribiara bizikletaz joan ginen. Eguraldi bikainak, hondartzaz gozatzeko eta itsasontzian itsaso zabalera ateratzeko aukera eskaini zigun. Elkarrekin 3 egun pasa ondoren, ostiralean bizikletaz itzuli ginen. Primeran pasa genuen!