
AURTEN ERE GELA ALTERNATIBOTIK IGERILEKURA ETA ZALDITEGIRA
Gela alternatibotik, aurten ere igerilekura eta zalditegira joaten jarraitzen dugu. Asteazkenero Lesakako igerilekuan saioa dugu, eta bertan anak proposatutako jolasekin primeran pasatzen dugu. Ortziraletan berriz, Arizkungo Ordoki zalditegira joaten gara, eta bertan , Alejandro eta Erikak erakusten dizkigute zaldiekin egin beharreko ariketak. Zaldiak “Morkots” eta “Rubio” izena dute. Azpiko loturan klikatuz, argazkiak ikusi ahal izango dituzue.