Browsed by
Category: T.U.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

2022 urtea agurtzeko, astoaren arrimuan etorri ziren, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izan genuen. Ongi etorria emateko elkarrekin gabon kantak kantatu genizkien. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingik gelarako opariak banatu zizkiguten eta zenbait ikaslek etxerako oparien eskaera egiteko eskutitzak eman zizkieten. 

Gero, 3.zikloko ikasleek zozketa egin zuten, baita irabazleei telefonoz deitu ere. 

Eguna bukatzeko eta ohiko moduan, jantokiko langileek txistorra pintxo goxoak eskaini zizkiguten. 

Ederki pasa genuen eguna.

IKUSI ARGAZKIAK

EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA 2022

Aurten ere, Euskara eguna ospatzeko, eta euskaraldiari amaiera emateko,  Eitxoren bixita berezia izan genuen. Hagitz egun polita pasa genuen.

Adin ezberdinetako ikasleek osatutako taldetan bildu eta altxorraren zati ezberdinen bila aritu ginen. Zati guztiak elkartzea lortu genuenean, hauxe irakurri ahal izan genuen: Euskara itsaso urdin eta zabal bat da, eta gurea da! 

Ondoren, jantokian prestatu ziguten primerako hamaiketakoarekin, eta musikaz gozatuz, ospatu  genuen

Eutsi hitzari, bultza ekimenarekin, orain da garaia! Ekin euskarari, 365 egun!

IKUSI

KAIXO 2022-23 IKASTURTEARI

KAIXO 2022-23 IKASTURTEARI

Udako oporraldia atzean geratu dela eta ikasturte berriari heltzeko garaia iritsi da. Itzulera arinagoa egiteko asmoz eta eskolako kantaren konpainian, ongi etorri xume eta erakargarriagoa prestatu genuen. ONGI ETORRI 2022-2023 IKASTURTERA.

IKUSI

GELA ALTERNATIBOKOAK IRRISARRI LAND-en

GELA ALTERNATIBOKOAK IRRISARRI LAND-en

Pasa den ekainaren 14an Ricardo Baroja eta Toki Onako Gela Alternatiboetako ikasle, irakasle eta hezitzaileak Irrisarri Land-en pasatu genuen eguna. Bertan trenean ibili ginen, Zentzumenen Ibilbidean ere, eta ur jolasetan aritu ginen. Eguna akautzeko, gurasoak etorri ziren umeen bila, eta guztiok elkarrekin berendu ederra egin genuen Arantzan.

IKUSI