HONDAKINEN TAILERRA
Urriaren 18an, astelehenean, 3. eta 4. mailako ikasleek hondakinei buruzko tailer batean parte hartzeko aukera izan zuten.
Tailer hau HIRUSTA elkarte kooperatibak antolatzen du, ingurugiro hezkuntzaren arloan lan egiteko asmoarekin. 4. mailakoek tailerra elebiz egin zuten, euskaraz eta ingelesez, eta 3. mailakoek berriz euskara hutsean.
Teoria primeran barneratu badute ere garrantzitsuena da praktikan jartzea.