GELA ALTERNATIBOKO IKASLEAK ORDOKI ZALDITEGIAN
Aurten Gela Alternatiboko ikasleak lehenbiziko aldiz Arizkungo Ordoki Zalditegira joaten hasi gara, astean behin, astelehen goizetan. Hamar astez joango gara, bertako zaldietan ibiltzera. Jadanik zenbait saiotan egon gara, eta esperientzia positiboa izaten ari da benetan. Iritsi eta berehala “Rubio”, “Morkots” eta “Arin” zaldiak orraztu eta prestatzen laguntzen dugu, eta ondoren gainera igo eta haien gainean ibiltzen gara, bi txandatan: gosaldu aurretik behin, eta gosaldu ondotik bertze behin. Jarduera honen bidez helburu desberinak lantzea bilatzen dugu, bai giza-trebetasunen arloarekin zerikusia dutenak, bai hizkuntza eta komunikazioaren arloarekin eta baita arlo kognitibo eta psikologikoarekin. Eta nola ez, ongi pasatzea ere bertze helburuetako bat da, eta hori lortzen ari garen lekuko dira ondorengo loturan ikusiko dituzuen argazkiak.