BERAKO ZIRKUA
Azken hiru asteetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako saioetan , «Berako ZIRKOA» izeneko proiektu baten inguruan lan egin dute. Hemen dituzue grabatutako bideoak.
IZOTZ PARKEAN
Otsailaren 4an, 3. zikloko ikasle eta irakasleak Iruñera joan ginen hiriak eskaintzen dizkigun ekintzekin gozatzera. “Quiero ser científica” antzezlean emakume zientzilarien inguruan asko ikasi genuen eta hamaiketakoa hartu ondoren, izotz jauregian ipurdiko ederrak hartu genituen. Eguna bikain joan zen. Begira, begira…
HORRA HORRA GURE OLENTZERO
Aurtengo eguberrietan ere Olentzero etorri zitzaigun “Belarri-luze” astoaz lagundurik. Mari Domingi gaixua konfinatua geratu behar izan zuen, horrelaxe gabiltza denak, ezta? Hala ere pozik abestu genien eta hitz eta pitz aritu ginen. Baita opariak jaso ere!
JOKU OLINPIKOAK
Joku olinpikoak ospatzen diren urteak seinalatuak izaten dira. Zazpi kirol ezberdin, zazpiak ere nahikoa bereziak. Ezagutu dugun ikasturte bereziena arrakasta handiz gaindituta, eskolako ikasle guztiek merezi izan dute urrezko domina. Ikusi nola lehiatu ziren gure eskolako ikasleak azken egun seinalatu honetan.