“XUBEROA” BASERRI ESKOLAN BISITAN

“XUBEROA” BASERRI ESKOLAN BISITAN

Apirilaren 5ean LHko 1. zikloko eta Gela Alternatiboko ikasle eta irakasleak, “Xuberoa” baserri-eskolan egon ginen, Iguzkun herrian, Iruñatik 10 bat kilometrotara. Bertan, animalia pilo bat ezagutzeaz gain gain (“Hortensia” astoa, “Trueno” zaldia “Txuleta” txerria…), dinamika desberdinetan parte hartu genuen: arraultzetatik txitak nola ateratzen diren azaldu ziguten, barazkiak identifikatzen aritu ginen… Sorpresaren bat ere eman nahi izan ziguten: talde jatorra izateagatik, “Mariano” izeneko arranoa eskuetan edukitzeko aukera izan genuen. Benetan egun ederra pasatu genuen. Azpiko loturan argazkiak ikusteko aukera izango duzue.

ARGAZKIAK

Comments are closed.