LIBURUAREN EGUNA 2018

LIBURUAREN EGUNA 2018

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eskolan apirilaren 25ean ospatu genuen. Jolasgaraia aurretik, Dani Martirena eta Amaia Elizagoien ipuin kontalariak izan genituen entzun eta ikusgai, eta baita 1. eta 6. mailako ikasleek prestatutako antzerkitxoak ikusteko aukera izan genuen. Jolasgariaren ondotik, Haur Hezkuntzakoek orriak markatzekoak egin zituzten, LHko 1. ziklokoek mural haundi batean beraiek asmatutako ipuin bat irudikatu zuten, eta 2. eta 3. ziklokoak jolasean ibili ziren, liburu desberdinen izenburuak asmatzen.

ARGAZKIAK

Comments are closed.