Browsed by
Category: 2017/18

KANPALDIA LH- 1. ZIKLOA ETA GELA ALTERNATIBOA

KANPALDIA LH- 1. ZIKLOA ETA GELA ALTERNATIBOA

Maiatzaren 28 eta 29an eskolako Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloko eta Gela Alternatiboko ikasleak IrrisarriLand-en egon ginen kanpaldian. Eguraldiak gehiegi lagundu ez zigun arren bi egun polit pasatu genituen. Jolastokian jolastu, trenean ibili, mendian ibilbide desberdinak egin… Argazkietan ikusiko duzue egindako guztia.

ARGAZKIAK

KANPALDIA 2. ZIKLOA LIZARRA

KANPALDIA 2. ZIKLOA LIZARRA

Maiatzaren 23, 24 eta 25an Lizarran egon gara, Iratxe kanpinean. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badigu ere, antolaturik genituen ekintza guztiak egin ditugu. Piraguan ibili gara, eskalada egin dugu eta kanpineko igerilekuan ere ibili gara.

Primeran pasa dugu.

ARGAZKIAK

TXANGOA BERTIZERA

TXANGOA BERTIZERA

Pasa den ostiralean, maiatzak 18, haur hezkuntzako 3 urteko ikasle eta irakasleok Bertizera  joan ginen. Lehenengo hamaiketakoa egin eta jolasak egin bidenabar parkea ikusten joan ginen. Ondoren bazkaldu eta jolas librea izan genuen. Eguraldiak lagundu zigun eta ederki pasatu genuen.

ARGAZKIAK