Browsed by
Category: LH3-4

BIDE HEZIKETA

BIDE HEZIKETA

Abenduaren 16, 17 eta 18an, gure eskolako lehen hezkuntzako ikasleek bide-hezkuntzako jardueretan parte hartu zuten. Ikasgelan oinezkoen, zikloturisten eta auto-bidaiarien segurtasun-arauak errepasatu ondoren, ikasleek arau horiek errespetatzea praktikan jarri zituzten Eztegara pilotalekuan muntatu zen zirkuitu batean.

IKUSI

BORTZ(H)IRI, ESKUALDE BAT

BORTZ(H)IRI, ESKUALDE BAT

Abenduaren 12an 2. zikloko ikasleak Igantzin izandu ziren. 

Joan den astean, 3. eta 4. mailako ikasleak Igantzin izandu ziren. Autobusa hartu eta Igantzira ailegatzerakoan lehenbizi Nagorerekin zuten hitzordua, Bortzirietako Berdintasun zerbitzua ezagutzeko. hainbat galdera zituzten prestatuak, elkarrizketa egin eta bere lanaren inguruan gehiago jakiteko. Frontoian hamaiketakoa egin ondotik, Frain mendira goitu ginen oinez. “Bortz(h)iri, eskualde bat” izeneko proiektua landu dute 3. mailakoek eta Fraineko kaskotik eskualdeko bortz herriak ikusten direnez, 4. mailakoei kontatzeko azalpentxo batzuk zituzten prestatuak. Bertan bazkaldu eta herrira jautsi ginen azkenik. 

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Pasa den abenduaren 4ean ospatu genuen aurtengo Euskararen Eguna. Kultur Etxean hasi genuen ospakizuna eta bertan EiTxo itxura aldatua ezagutzeko aukera izan genuen. Zenbait bideo eta kanta entzun genituen eta ohiko moduan, seigarren mailako ikasleek “EiTxo, euskaraz garbi mintzo” abestia txirularekin jo zuten. Bertan  5. eta 6.mailako saskiaren eta afariaren zozketa ere egin genituen

Eskolara itzuli eta sukaldariek prestatutako hamaiketako goxoa dastatu ondoren,  EiTxo berriaren sortzaile den Paula Artiedaren laguntzarekin, 4.,5. eta 6.mailako ikasleek kartulinaren gainean marraztu genituen hainbat EiTxo. HH eta LHko gazteenek berriz gelan paperaren gainean EiTxo aunitz margotzen aritu ginen. Primeran pasa genuen.

IKUSI

GAU BELTZA

GAU BELTZA

Aurten ere, Gau Beltza eta Halloween direla-eta lehiaketa antolatu dugu eskolan. Alde batetik, orain arte bezala, kalabaza lehiaketan parte hartu ahal izan dute ikasleek, eta, bertzalde, lehenbiziko aldiz, txano eta erratz lehiaketa ere antolatu dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleek gustukoenak zituzten kalabaza, erratz eta txanoei botoa eman diete eta 6. mailako Ainhoa eta hirugarren mailako Izaro izan dira irabazleak. Zorionak biei!