AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA


















Aurten ere, Gau Beltza eta Halloween direla-eta lehiaketa antolatu dugu eskolan. Alde batetik, orain arte bezala, kalabaza lehiaketan parte hartu ahal izan dute ikasleek, eta, bertzalde, lehenbiziko aldiz, txano eta erratz lehiaketa ere antolatu dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleek gustukoenak zituzten kalabaza, erratz eta txanoei botoa eman diete eta 6. mailako Ainhoa eta hirugarren mailako Izaro izan dira irabazleak. Zorionak biei!
Ekainaren 12tik 14ra Hondarribian izan ginen kanpaldian. Eguraldi ederra izan genuen eta horrek aukera eman zigun mendi buelta bat egiteko Jaizkibelen barrena, kayakean ibiltzeko eta hondartzaz gozatzeko. Ederki ibili ginen!