IRATZE METAK
Urriaren 17an, 2. zikloko ikasleak Ibardinen egon gara. Bertan, iparraldeko zein hegoaldeko eskola eta ikastolako ikasleak elkartu gara eta iratze-meten inguruko tailerrak egin ditugu. Eguraldi ederra eta giro hagitz polita. Egun polita pasatu dugu. Gainera, itzuleran, gaztainak biltzeko ere probestu dugu, Gau Beltza azkar dator eta zerbait daukagu eskuartean…
GAU BELTZA
Trapu zaharrak ateri,
itzalitako kalabazak pixtu,
gure beldurrak partekatu,
ganbarako istorioak kontatu,
“Marauxa, Marauxa!” kantatu,
beldurrak sutan erre,
gaztainekin barrenak berotu.
LURRAREN EGUNA
Aurtengo Lurraren Eguna Kattonberrin ospatu dugu, ohiko moduan, urriko laugarren igandean.
Eskolan egindako eskulanak eta etxetik ekarritako produktuen salmentari esker, aurtengo kanpaldia ere merkexeago aterako zaigu. Egunean zehar laguntzera etorri ziren guraso eta irakasle guztiei, baita sukaldeko langileei ere, esker aunitz!
IZOKINAK
Izokinaren inguruko proiektuarekin lanean ari garela eta, Mugaiereko arrain-haztegia eta Berako Nasa bisitatu genituen. Izokinen inguruko informazio aunitz eman ziguten. Oso gustura egon ginen eta gauza aunitz gehiago ikasi genituen.


