AZKEN EGUNEKO BESTA
Pasa den ostiralean, ekainak 21, azken eguneko besta ospatu genuen eskolan eta 6. mailakoei agurra egin genien.
Hementxe dituzue argazkiak ikusteko lotura eta jaialdiko bideoa.
Pasa den ostiralean, ekainak 21, azken eguneko besta ospatu genuen eskolan eta 6. mailakoei agurra egin genien.
Hementxe dituzue argazkiak ikusteko lotura eta jaialdiko bideoa.
Pasa den asteko asteazkenetik ostiralera, maiatzaren 29tik 31ra, 2. zikloko ikasle eta irakasleak Hondarribiara bizikletaz joan ginen. Eguraldi bikainak hondartzaz gozatzeko eta itsasontzian itsaso zabalera ateratzeko aukera eskaini zigun. Elkarrekin 3 egun pasa ondoren, ostiralean bizikletaz itzuli ginen. Primeran pasa genuen!
Urtero bezala, ikasturte honetan ere, Mugaz Gain antzerki topaketa ospatu da. Gure ikastetxetik hiru antzezlan prestatu eta eskaini ditugu: 2. maila A taldeak (Arantxa Mitxelenarekin), 4. mailak (Maria Agirre eta Gorka Rodriguezekin) eta 6. mailak (Maite Blancorekin). Eskolako gainerako ikasle eta irakasleek ikusle moduan parte hartu dugu eta primeran pasa dugu. Mila esker egindako lan guztiagatik!
Pasa den maiatzaren 3an eskolako baratzean letxugak landatzen aritu ginen. Lehenik lurra ureztatu genuen, lehorra zegoelako, ondoren zuloa egin eta azkenik letxugak landatu genituen. Binakako elkarlanean primeran moldatu ginen eta oso gustura aritu ginen.
Maiatzaren 6an berriz, eskolako sukaldeko sarreran beste hainbat letxuga landatu genituen, hauek lur eremu txikitxo batean eta loreontzietan sartuz.
Letxugak aitzinera ateraz gero, uzta bildu eta etxean dastatzeko aukera izango dugu, baina lasai! zuek ere jantokian dastatzeko aukera izango baituzue.
Eskerrak eman nahi dizkiogu: Jose Maderari baratza prest uzteagatik, Belen sukaldari apartari letxugak eta lurra eskolara ekartzeagatik eta Xulufraia fundazioari ekintza babesteagatik.
Martxoaren 1ean, ostirala, 3. eta 4. mailako ikasleak Donostiara patinatzera joan ginen. Irunetik Donostiara topoz joan ginen, hamaiketakoa egin eta Txuri Urdin izotz jauregira joan ginen. Bertan, bi monitore zain genituen, Tania eta Mikel, eta beraiekin bi orduz patinatzen eta gauza berriak ikasten aritu ginen. Bazkaldu eta gero autobusa hartu eta Berara itzuli ginen. Primeran pasa genuen.