Browsed by
Category: LH3-4

LIBURUAREN EGUNA

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 13an, eta Nazioarteko Liburuaren eguna hurbil genuenez, 4. mailako ikasleek bisita berexia jaso zuten. Xabier Etxeberria idazlea gurekin egon zen “Valerium Tremens eta traganarruak” liburuari buruz solasteko. Idazle moduan emandako hasiera pausuak aipatu zituen eta baita ikasleek irakurritako liburua nola sortu zuten Xabierrek berak eta Martin bere anaiak.

ESKOLAN ERE…TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA… KORRIKA

ESKOLAN ERE…TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA… KORRIKA

Lehengo ostiralean, gurera ere iritsi zen korrika giroa. Eskolan aritu ginen “ttipi-ttapa” euskararen alde, guztiok elkarrekin. Ei txok ekarri zuen lekukoa, eta amaitzerakoan gela guztiek euskararen aldeko konpromezua sinatzeko proposamena zabaldu zuen. Frontoian amaitu genuen, “hitzekin” dantzan. Eta eguna borobiltzeko, hamaiketako ederra!!

IKUSI

TXANGOA IRUÑEARA

TXANGOA IRUÑEARA

Joan den ortziralean, martxoaren 18an, 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleak Iruñean egon ginen Nafarroako Museoa bisitatzen. Bertan, gida baten laguntzaz, Nafarroan aurkitutako hainbat aztarna ikusi ahal izan genituen: paleolito, neolito eta metalen eta erromatarren aroko garaikoak. Iruñeako alde zaharreko hainbat txoko interesgarriak ere bisitatu genituen. Primeran pasa genuen!

IKUSI