Browsed by
Category: ARGAZKIAK

3. MAILAKOEN AZKEN HIRUHILABETEKO PROIEKTUA

3. MAILAKOEN AZKEN HIRUHILABETEKO PROIEKTUA

LH3n azken hiruhilabete honetan substantzia arriskutsuen inguruan ikasten aritu gara. Horiek gure etxeetan eta beste edonon egon daitezkela ikusi dugu eta beraiekin kontuz ibili behar dugula.

Honen harira, Berako suhiltzaileengana hurbildu ginen eta eman zizkiguten azalpenak gustura entzun genituen. 

DYAkoak ere eskolara etorri ziren  eta hainbat gauza interesgarri erran eta erakutsi zizkiguten.

Proiektuari bukaera emateko, Bortzirietako Garbigunean  etxeetan, denok,  sortzen dugun zaborra eta erabiltzen ditugun substantzia arriskutsu horien hondakinak nola birziklatu behar ditugun ikasi genuen.

Proiektua oso interesgarria izan da pertsonak eta ingurugiroa zaintzea oso garrantzitsua dela ikasteko.

IKUSI

KONTZERTU PEDAGOGIKOA

KONTZERTU PEDAGOGIKOA

Pasa den ekainaren 7an,  musika eskolako ikasle eta irakasleek, Kultur Etxean, eskainitako kontzertu pedagogikoa ikusi genuen. Bertan eskolako 6.mailako ikasleek zirkuarekin loturiko ikuskizuna ere eskaini ziguten. Hagitz gustora egon ginen.

IKUSI

KANPALDIA HONDARRIBIN

KANPALDIA HONDARRIBIN

Ikasturtea amaitzear da eta 5. eta 6.mailako ikasle zein irakasleak, bizikletaren konpanian, Hondarribian egon ginen. Itsasargiko kanpina izan zen gure gotorlekua, kokapen estrategikoa; ederra. Bertatik aibatuta hainbat ekintza egin genituen:  

Jaizkibel mendiaren itsasertzetik, Fraideen hondartza eta Errotako kalara oinez joan ginen. Bertan, lagun artean egon, bainatu edota arrantzan aritu ginen, militarrak maniobrak egiten ere ikusi genituen. 

Hondarribiko hondartzan ere gustora egon ginen, bainatzen, hainbat jokutan jolasten… baina gehien gustatu zitzaigun ekintza, “Stand Up Paddle” egitea izan zen, orokorrean asko gustatu zitzaigun. 

Eguraldia lagun, kanpaldi polita pasa genuen.

Gurasoei, modu batean edo bestean lagundu gaituzuenoi, esker aunitz!

IKUSI

KANPALDIA

KANPALDIA

Bigarren zikloko ikasle eta irakasleok hiru egun igaro ditugu Orion, maiatzaren 24tik 26ra. Egun horietan jarduera ugari egin ditugu (ibilaldiak, jolasak, Orioko herritik bisita, hondartza…). Inguruaz eta elkarrekin egoteaz aunitz gozatu dugu.

IKUSI

XAKE MATE

XAKE MATE

Azken bi hilabetetan Xake Txapelketa egiten ari gara 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak.

Maiatzaren 9an, Luis Etxepare etorri zitzaigun, bost partida batera nola jokatzen diren erakustera. Ikusten duzuenez, ikasle aunitz hurbildu ziren partidak ikustera.

Mila esker Luis.

IKUSI