SALTING
Joan den azaroaren 21ean, lehen zikloko ikasleok Iruñean pasa genuen eguna. Lehenengo Salting-a bisitatu genuen, eta gero, eguraldiagatik hiria bisitatu ezin genuenez, Autobus Geltoki zaharrean bazkaldu eta jolastu genuen.
Joan den azaroaren 21ean, lehen zikloko ikasleok Iruñean pasa genuen eguna. Lehenengo Salting-a bisitatu genuen, eta gero, eguraldiagatik hiria bisitatu ezin genuenez, Autobus Geltoki zaharrean bazkaldu eta jolastu genuen.
Antzinatik datorren ohitura berreskuratuz, gaurkoan Gau Beltza eguna ospatu dugu eskolan. 4.mailako ikasleok, Gau Beltza gaia izeneko proiektua landu dugu azken hilabete hauetan, eta proiektuari amaiera emateko, eskolako ganbaran zenbait jarduera antolatu ditugu. Horretarako trapu zaharrak erabiliz mozorrotu gara, eta jolas garaian, hamaiketako moduan, gaztainak jateko aukera ere izan dugu.
Egun atsegina pasa dugu, eta hagitz gustura aritu gara.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak, ikasturtea hasi bezain laster hasi ginen prestaketa lanekin. Astero bi saio eskaini dizkiogu postuan saltzeko eskulanak egiteari; egurrarekin kabiak eta erlojuak egiten aritu ginen, eskumuturrekoak ere egin genituen.
Pasa den urriaren 22an ospatu genuen Lurraren Eguna eta gure postuan, txandaka, salerosketan aritu ginen. Bertan, eskulanez gain, gutariko bakoitzak eramandako janari ezberdinak ere salgai jarri genituen, baita edariak ere. Bestalde, guraso elkartetik sortutako sukaldeko mantala dezente saldu genituen.
Guztion artean sortutako bi saski ere zozketatu genituen; irabazleak oso pozik, noski.
Eguraldia lagun, egunaren bukaerarako produktu asko saltzea lortu genuen. Lortutako diruari esker, aurtengo Izabarako ikasbidaia zertxobait merkeago aterako zaigu.
Egun ederra pasa eta hagitz gustura aritu ginen.
Urriak 10. Bera. 3.zikloa,
Beroaldi honi zukua ateratzeko, Bidasoako Trenbide Zaharretik, Hendaiara bizikletaz joan gara. Pedal kolpeen artean espero zitezkeen arazo mekaniko, istripu eta irribarreekin iritsi gara Beltzeniako parkera. Batzuk, baina, ez dira nekatzen, hantxe aritu dira bizikletarekin, gora eta behera, saltoka akaso. Besteak berriz, lasaiago jolasean edota tertulian.
Itzulera ere, primerakoa izan da, denbora soberan eta guzti; topera gaude.
Ibilbide osoan zehar kotxe-laguntza eta animoak ematen aritu den Anari ere, eskerrak eman dizkiogu.
Ederra eguna!
Udazkenari ere ongi etorria emanez, LH5 eta LH6.mailako ikasleak, bi zinemaldi ezberdinetan egon gara, zein baino zein garrantzitsuagoa.
Irailaren 26an, Donostiako Zinemaldiko 71. edizioan, “Bonnie Bears” filmea ikusi genuen, Antonio Elorza Belodromoan. Ondoren, bertatik oinez hondartzaraino iritsi eta, olatuekin jolasean aritu ginen.
Urriaren 6an berriz, Berako Ricardo Baroja Eskolan, bertakoa den Zinemaldiaren II. edizioaz gozatzeko aukera izan genuen. LH4ko ikasleak gonbidatu gisa, LH5 eta LH6ko ikasleek sortutako bideo-lanak ikusi genituen. Primeran pasa genuen.