Browsed by
Category: ARGAZKIAK

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Aurtengo Euskara Eguna abenduaren 3an bazen ere, guk bostean ospatu genuen. Goizean zehar, talde bakoitza bere gelan ekintza ezberdinak burutzen ari zen bitartean, txandaka eskolako sarreran gure eskuen aztarna utzi genuen, guztion artean zuhaitz ederra izango denaren lehenengo pintzeladak emanez.

Jolas orduan gure sukaldari taldeak Euskal Pastela, Ei-Txoren gailetak eta txokolate goxoa dastatzeko aukera eskaini zigun, hori plazerra.

Arrastsaldea berriz, Kultur Etxean pasa genuen. Talde bakoitzak, koreografia baten laguntzaz, kantu ikuskizun bat eskaini zuen, bukaeran gelan sortutako leloa plazaratuz.

IKUSI

IRUÑERA BISITAN

IRUÑERA BISITAN

5. eta 6. mailako ikasleak Iruñera joan gara elkarrekin. Bertan gure proiektuekin loturik dauden ekintza ezberdinak egin ditugu. 

5.mailako ikasleak, Paris365 proiektua ezagutzera joan gara. Bertan boluntario gisa aritzen diren pertsonak Iruñean baliabide gutxi dituztenak laguntzen aritzen dira. 

6.mailako ikasleek berriz, planetariuma bisitatu dugu. 

Autobus geltokian elkartu eta Saltingen bukatu dugu. 

Ederki pasa dugu.

IKUSI

EKAINBERRI

EKAINBERRI

Joan den azaroaren 23an 2. zikloko ikasle-irakasleak Zestoara joan ginen. Bertan, Ekainberri museoa ezagutu genuen. Historiaurrea gaia lantzen ari gara gelan, eta hori aitzakiatzat hartuta, bertako kobazuloaren erreplika ikusi genuen. Horrez gain, garai hartan sua nola egiten zuten ikasteko tailer bat egin genuen. Museoko bisita bukatu ondoren, herriko plazan bazkaldu genuen eta jolastu ginen. Egun ederra pasatu genuen!

IKUSI

LESAKAKO FERIAK

LESAKAKO FERIAK

Lehen Hezkuntzako 3.zikloko ikasleak, azaroaren 23an ospatzen den, Lesakako Ferian egon ginen. Hotza egiten bazuen ere, oinez joan etorria egin genuenez, ederki berotu ginen. Lesakako karriketan ere jende eta lagun artean ez genuen hotzik pasa, hori jendetza… Primeran pasa genuen.

IKUSI

AZAROAK 25

AZAROAK 25

Emakumeen kontrako indarkeriari gure gaitzespena adierazteko, adinaren araberako lanketa ezberdinak egin ditugu norberaren gelan. Guztiok egin dugun ariketa bat baina, harri bana apaintzea izan da. 

Harri horiekin osatutako ikurraren inguruan, talde argazkia atera dugu eta ondoren gure harriak eskolan kontzeko, gure “basoaren” ertz batean kokatu dituzte. Ea fruiturik ematen duten… Gutako batzuk nola egiten zuten ikusi dugu, helduak lan egiten ikustea ere atsegin baitugu. Oso polita geratu zaigula iruditzen zaigu. Ideia bikaina.

IKUSI