NAZIOARTEKO EMAKUMEAREN EGUNA
Martxoaren 8aren harira, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Ekintza desberdinak burutu ditugu, besteen artean puntu morea osatu dugu eskolako patioan.
Martxoaren 8aren harira, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Ekintza desberdinak burutu ditugu, besteen artean puntu morea osatu dugu eskolako patioan.
Gela alternatibotik, aurten ere igerilekura eta zalditegira joaten jarraitzen dugu. Asteazkenero Lesakako igerilekuan saioa dugu, eta bertan anak proposatutako jolasekin primeran pasatzen dugu. Ortziraletan berriz, Arizkungo Ordoki zalditegira joaten gara, eta bertan , Alejandro eta Erikak erakusten dizkigute zaldiekin egin beharreko ariketak. Zaldiak “Morkots” eta “Rubio” izena dute. Azpiko loturan klikatuz, argazkiak ikusi ahal izango dituzue.
Otsailaren 4an, 3. zikloko ikasle eta irakasleak Iruñera joan ginen hiriak eskaintzen dizkigun ekintzekin gozatzera. “Quiero ser científica” antzezlean emakume zientzilarien inguruan asko ikasi genuen eta hamaiketakoa hartu ondoren, izotz jauregian ipurdiko ederrak hartu genituen. Eguna bikain joan zen. Begira, begira…
Aurtengo eguberrietan ere Olentzero etorri zitzaigun “Belarri-luze” astoaz lagundurik. Mari Domingi gaixua konfinatua geratu behar izan zuen, horrelaxe gabiltza denak, ezta? Hala ere pozik abestu genien eta hitz eta pitz aritu ginen. Baita opariak jaso ere!
Joan den ostegunean, abenduaren 16an, bigarren zikloko ikasle eta irakasleak Donostiara joan ginen Txuri-Urdin izotz jauregira. Donostiara ailegatzean, inguruko parke batean hamaiketakoa egin eta eguzkitan jolastu ondoren, patinatzera abiatu ginen.
Jarduera 11: 30etan hasi zen. Lehen 15 minutuek patinekin eta izotzarekin kontaktua izateko balio izan zuten. 30 minutuko irristaketa gidatua eta azken 15 minutuak musikarekin egindako irristaketa librea.
Ikasleek primeran pasatu dute, eta amaiera polita izan da hiruhileko zail xamar batentzat.