2022 LIBURUAREN EGUNA
Apirilaren 13an, eta Nazioarteko Liburuaren eguna hurbil genuenez, ekintza desberdinak antolatu genituen eskolan.
Apirilaren 13an, eta Nazioarteko Liburuaren eguna hurbil genuenez, ekintza desberdinak antolatu genituen eskolan.
Lehengo ostiralean, gurera ere iritsi zen korrika giroa. Eskolan aritu ginen “ttipi-ttapa” euskararen alde, guztiok elkarrekin. Ei txok ekarri zuen lekukoa, eta amaitzerakoan gela guztiek euskararen aldeko konpromezua sinatzeko proposamena zabaldu zuen. Frontoian amaitu genuen, “hitzekin” dantzan. Eta eguna borobiltzeko, hamaiketako ederra!!
Joan den ortziralean, martxoaren 18an, 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleak Iruñean egon ginen Nafarroako Museoa bisitatzen. Bertan, gida baten laguntzaz, Nafarroan aurkitutako hainbat aztarna ikusi ahal izan genituen: paleolito, neolito eta metalen eta erromatarren aroko garaikoak. Iruñeako alde zaharreko hainbat txoko interesgarriak ere bisitatu genituen. Primeran pasa genuen!