Browsed by
Category: 2025/26

SAN TELMO MUSEORA BISITA

SAN TELMO MUSEORA BISITA

Joan den abenduaren 18an lehenengo zikloko ikasle eta irakasleek Donostiako San Telmo museoa bisitatu genuen. Bertan, Zuloaga margolariaren lanak ikusi genituen, eraikina ezagutu genuen eta margoketa tailer bat egin genuen.

Bazkaldu ondotik, Cristina enea parkera jolastera joan ginen, eta primeran pasatu genuen.

IRRISARRI

IRRISARRI

Ikasturte honetan kanpaldira ohikoa baino lehen joan ginen. Abenduaren 16an Bortziriko eskola gutziak Irrisarrin elkartu ginen. Ekintza dezente egin, jolastu, solastu… ederki pasa genuen, Toki Onan ikusiko dugu elkar.

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Aurten ere euskararen eguna ospatu da mundu guztian eta guk ere ospakizun horretan parte hartu dugu.

Gure hizkuntzak elkartzen gaituelako, euskarak elkartzen gaitu, jolasean, eskolan, familian eta lagun artean; eta bere eguna ospatzeko, hamaiketako ederraz, kantuz, ipuinez eta bideo polit batzuez gozatzeko aukera izan dugu.

Eitxo, gure eskolako euskararen zaindaria ere, poz-pozik, bestan gurekin egotera etorri da.

Guk ere poz-pozik pasa dugu eguna.

IZOKINAREN ARRASTOAN

IZOKINAREN ARRASTOAN

Azaroaren 26ean, Bidasoa ibai ondoan dagoen “Diskoa” izeneko etxetxora joan ginen. Bertan, gure inguruan harat-honatean ibiltzen diren izokinen kontaketa, pisaketa, neurketa, … lanak egiten dituzte. Alejo bertako langilea da eta deitailez beterik kontatu digu nola egiten duten bertan lan, baita izokinaren bizitzaren zenbait datu hagitz interesgarri kontatu ere! Eskerrik asko Alejo!