Browsed by
Category: 2025/26

KORRIKA 2026

KORRIKA 2026

Korrika ofizialerako berotuz eta EiTxoren konpainian, gure Korrika Ttikia ospatu genuen astelehen arratsaldean. Eskolatik Matzadara abiatu eta bertan bost buelta eman genituen, lekukoa mailaz-maila pasatuz. Azkenean EiTxok gela bakoitzean idatzitako mezu sekretuak ozenki irakurri zituen. Esker anitz gerturatu zineten familiei. Primeran pasa genuen.

Astearte goizean berriz Korrika ofizialean parte hartu genuen eskolako hainbat ikasle, guraso eta langileek. Gero jantokian prestatu ziguten gosari goxoa dastatzeko aukera ere izan genuen. Esker anitz jantokiko langile eta gerturatu zineten guztioi.

BIKINGOAK SORTZEN

BIKINGOAK SORTZEN

Zer gertatzen da fiordotako gerlari eta poetak gure geletara ailegatzen direnean? 3. mailako ikasleok benetako eskaldu bihurtu gara —antzinako bikingoen kondairen zaindari—, denborak ahaztutako saga bati bizia emateko.

Hervörren kondaira zirraragarria berpiztu dugu: arbasoen mamuei aurre egin eta Tyrfing ezpata magikoa berreskuratu zuen emakume gerlari beldurgabearen istorioa.

Bain horretaz gain, bikingo bihurtzean, galdera garrantzitsu bat egin diogu gure buruari: Zertarako erabiliko genuke guk bikingoen indarra?

HAUR KANTARIEN TOPAKETA

HAUR KANTARIEN TOPAKETA

Joan den larunbatean, hilaren 28an, Lesakan Giltzarri abesbatzak antolatutako Haur kantarien topaketa izan zen. Bertan gure eskolako Lehen Hezkuntzako 2.mailako hainbat ikaslek parte hartu zuten. Martxoko beste bi larunbatetan ere Bortzirietako zenbait ikastetxetako ikasleak ere elkartu ziren topaketa prestatzeko.

Goiza zoragarria izan zen!

JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEA GURE ESKOLAN

JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEA GURE ESKOLAN

Lehen zikloko ikasleek Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako “Liburuak gozagarri” programan parte hartu dute. Hala, martxoaren 25ean, asteazkenean, Jokin Mitxelena ilustratzailearen bisita jaso genuen, nola lan egiten duen erakusteko eta ikasleek irakurri duten azken liburuetako bat komentatzeko. Oso jarduera interesgarria eta irakasgarria izan da.

GAZTAINONDO LANDAKETA

GAZTAINONDO LANDAKETA

Pasa den martxoaren 13an, azken urtetako ohiturarekin jarraituz, Ricardo Baroja eskolako 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, Otsandara zuhaitzak landatzera oinez joan ginen. Guztira berrogeita hamar bat gaztainondo landatu genituen. 

Berako Udala gaztainondoak berreskuratzeko proiektu batean murgilduta dago Cederna Garalurrekin eta Rural Kutxarekin batera, eta proiektu horren barrenean egin genuen landaketa.

Ederki pasa genuen.