Browsed by
Category: 2025/26

NAIZEN BEZALAKOA

NAIZEN BEZALAKOA

Sexu heziketa proiektuarekin lotuta, pasa den maiatzaren 5ean Josune eta Alex, Iratiren gurasoak etorri ziren eskolara. Galdera aunitz genituen eta modu atseginean erantzun zizkiguten. Irati ongi sentitzen dela kontatu ziguten… Esker aunitz bikote!

GAU BELTZA, ORIAR JAUREGIKO MISTERIOA

GAU BELTZA, ORIAR JAUREGIKO MISTERIOA

Apirilaren 30ean, bostgarren eta seigarren mailako ikasleei irakurritako “Gau Beltza, Oriar jauregiko misterioa” liburuaren bi idazle etorri zitzaizkigun: Mari Angeles eta Eneko. Gure galderak erantzun ondoren, liburuan bezala, taldeka froga batzuk egin genituen. Azkenean kutxa irekitzeko kodea asmatu eta barruko mezua irakurri ahal izan genuen. Oso gustura egon ginen.

EMAKUME KIROLARIAK

EMAKUME KIROLARIAK

Apirilaren 30ean, seigarren mailako ikasleek, Marta Beorlegui Oses judokaren bisita jaso genuen. Modu atseginean, bere ibilbideari buruzko aurkezpena egin ondoren, inprobisatutako Tatamian, oinarrizko hainbat giltza erakutsi eta praktikan jarri genituen. Oso gustura aritu gara.

ESKOLA ERALDATZEN

ESKOLA ERALDATZEN

Pasa den apirilaren 23an eskolako hiru espazio berri inauguratu genituen: Liburutegia, Ikasnova gela eta Gela Multisensoriala. Berrogeita hamar pertsona inguru elkartu ginen, ikasle, guraso eta irakasle artean, Aitor (alkatea) eta Patxi (zinegotzia) ere, bertan izan genituen. Sentsazio onarekin eta irribarretsu atera ginen guztiok. Esker aunitz bertaratutako gurasoei eta antolaketan parte hartu zuten ikasleei.

LIBURUAREN EGUNA

LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 23an, arratsaldez, Liburuaren Eguna ospatu genuen. Ikasle zaharrenek gazteenei, ipuinak irakurtzen aritu ziren, eskolako espazio ezberdinetan. Ondoren, bakoitzak bere gelan, irakurritako liburuaren protagonistak marraztu eta gela bakoitzak mural bana egiteaz gain, larrosa bana ere margotzen aritu ginen. Oso gustura aritu ginen.