BIRZIKLAI ARTELANAK
Eskolako 5. mailako ikasleak, Lurrraren Eguna eta Auzolanaren inguruko proiektua egiten ari dira. Herrian zabor bila atera dira eta aurkitutako hainbat zaborrarekin hainbat eskultura egin dituzte. Auzolanaren inguruan eta natura nola zaindu gehiago jakiteko, gelatik hainbat pertsona pasatu dira: Aitor Elexpuru, alkatea, Urtzi Garaitar, basozaina, Laida eta Robet, Bidasoa ibaiaren garbiketa antolatu duen Recicla-Berziklatu elkartearen kideak, Maite Sanz, Zahar Etxeko boluntarioa, Axi Del Pozo, Ibardingo igoera antolatzen duen eta 80 boluntario koordinatzen duen taldearen kidea… ta oraindik bertze batzuk ere pasako dira.