LURRAREN EGUNA

LURRAREN EGUNA

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak, ikasturtea hasi bezain laster hasi ginen prestaketa lanekin. Astero bi saio eskaini dizkiogu postuan saltzeko eskulanak egiteari; egurrarekin kabiak eta erlojuak egiten aritu ginen, eskumuturrekoak ere egin genituen. 

Pasa den urriaren 22an ospatu genuen Lurraren Eguna eta gure postuan, txandaka, salerosketan aritu ginen. Bertan, eskulanez gain, gutariko bakoitzak eramandako janari ezberdinak ere salgai jarri genituen, baita edariak ere. Bestalde, guraso elkartetik sortutako sukaldeko mantala dezente saldu genituen. 

Guztion artean sortutako bi saski ere zozketatu genituen; irabazleak oso pozik, noski.

Eguraldia lagun, egunaren bukaerarako produktu asko saltzea lortu genuen. Lortutako diruari esker, aurtengo Izabarako ikasbidaia zertxobait merkeago aterako zaigu. 

Egun ederra pasa eta hagitz gustura aritu ginen.

IKUSI

Comments are closed.