KANPALDIA HONDARRIBIAN
Bigarren zikloko ikasle eta irakasleek hiru egun igaro genituen Hondarribian, ekainaren 15etik 17ra. Egun horietan kirol-jarduerak egin ditugu (bizikleta, kayak…), hondartzaz eta itsasoaz gozatu dugu, eta batez ere elkarrekin egoteaz gozatu dugu.
Azken egunean bero haundia bazen ere, kanpaldia pozik bukatu ahal izan genuen hidratazio egokiari, plangintza egokiari eta bizikletan itzultzeko ordurik txarrenak saihesteari esker.