ZUMAIA – 2. zikloa
Martxoaren 27an Zumaia bisitatu genuen. Eguzkiak gehiegi lagundu ez bazuen ere primeran pasa genuen. Bertako gidari baten azalpenei esker Flyschak ezagutu genituen. Itsasora ateratzeko aukerarik izan ez bagenuen ere, Urola ibaian zehar itsasontzian bueltatxo bat eman ahal izan genuen. Bestalde, arrantzaleen kofradia ere ezagutu genuen. Azkenik, parke batean bazkaldu eta jolastu genuen.