MILESKER!!!!!

MILESKER!!!!!

Rosaren ibilbideak gure eskolan,  liburu potolo horietako baten antza du, hogei urtetik gorako epean idazten ahal den liburu sendo horiena. 

Lehen orrialdeak Haur Hezkuntzan idatzi zituen, urte askotan txikienen lehen pausoak zainduz, pazientziaz eta mimoz, patsadaz baina sendo. 

Gero, bertze kapitulu garrantzitsu bat etorri zen: zuzendaritzarena. Hainbertze urtez eskola gidatzen, lehenik kontuekin, zenbakiekin gotti eta betti, eta ondoren, iparrorratz sendo baten moduan aritu zinen zuzendari lanetan. Kapitulu ilun eta argiak bizi zenituen, baina beti aintzinera! 

 Azken urteak aldiz Lehen Hezkuntzan pasa dituzu, oraindik ere egunero orriak mimoz betetzen.

Rosa beti izan da lasaitasunaren sinonimo: bere presentziak eta goxotasunak dena baretu egiten du. Beti laguntzeko prest, konfiantza emanez, hitz egokia une egokian aurkituz… eta lanerako, berriz, isilik baina tinko, eguneroko lan ttiki horiek benetan handiak bihurtuz.

Eskerrak eman nahi dizkizugu, eskolari eskaini diozun guztiagatik: zure inplikazioagatik, dedikazioagatik eta bihotzagatik. Haurrek, familiek, eskolako langile guztiok eta eskolak berak aunitz jaso dugu zuregandik.

Eta orain bai, iritsi da momentua, bizitzako kapitulu berria hastekoa. Lehenik, deskantsua hartu… eta gero, poliki-poliki, bidaiatu, denbora hartu, eta betidanik gustuko izan dituzun gauza horiek egiteko aukera probextu. Gozatu ordutegirik gabe, txirrinarik gabe… 

 Zorionak erretiroagatik! merezitako atsedena duzu,  eta pozez beteriko etapa izan dadila opa dizugu! Beraz, bihotz-bihotzez eskerrik asko Rosa!

Comments are closed.