IRAUPEN ESKIA
Martxoaren 11ean abiatu ginen Izabarantz, aste osoa pasatzera gindoazen. Bidaia nahi bezala hasi ez bazen ere, ederki bukatu zen. Astean zehar, eskiatzeaz gain, hainbat ekintza egin genituen eta orokorrean arras ongi pasa genuen. Bortzirietako beste eskoletako ikasleak ezagutzeko aukera ere izan genuen.
Primerako eguraldia eta elur aunitz izan genituen, zorionekoak gu!