Browsed by
Category: Sarrerakoak

ZUHAITZ LANDAKETA

ZUHAITZ LANDAKETA

Pasa den martxoaren 14ean Ricardo Baroja eskolako 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, Santa Barbara mendira igo ginen zuhaitzak landatzera; hirurogei bat Haritz landatu genituen. Udaletxeko basozaina den Urtzi eta udaletxeko ordezkari moduan Patxi, gu gidatu eta laguntzera etorri ziren. Putzu eta lokatz artean, bidea motza eta dibertigarria iruditu zitzaigun.  Ederki pasa genuen.

IKUSI

KOMIKIAK

KOMIKIAK

NOLA EZAGUTU GENUEN MATIAS LIBURUZAINA   

Matias liburuzaina ezagutu genuen ostiral arratsaldean. Komiki desberdinak erakutsi zizkigun. Banpirin izeneko komikia erakutsi zigun. Pegatina gorria dutenak euskarazko liburuak dira eta erderazkoak pegatina xuria dute. Ingelesezkoak berdea dute eta frantzesezkoak urdina.

Txartela egin zuten batzuk. Etxera eramateko liburuak hartu genituen.

Bakoitzak bere gustoko liburu bat irakurri genuen.

ALTXORRAREN BILA

ALTXORRAREN BILA

Otsailaren 6an,eskolako patioan,kanpo gorrian eta Toki-onako baratzean, LH4.mailakoek antolatutako ALTXORRAREN BILA jokatu genuen.

Ekintza guztiak dibertigarriak eta partehartzaileak izan ziren.

LH3. mailakoek oso ongi pasa zuten.

FASHION SHOW

FASHION SHOW

Joan den otsailaren 14an, 3. mailako ikasleek modeloen desfilea egin zuten ingeleseko saioan; izan ere, arropen gaia landu dute. Bikotekide batek mikrofonoa hartu eta bertzeak soinean zeramana azaltzen zuen bitartean, bertzea alfonbra gorriaren gainean ibili zen harat eta honat. Hagitz ongi pasatu genuen!

IKUSI