Browsed by
Category: LH3-4

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa, eta guk ordainean, sukaldeko langileek prestatutako gosari ederra, kantak, besarkadak eta musuak eskaini genizkien.

ARGAZKIAK

DONOSTIARA IRTEERA – 2.ZIKLOA

DONOSTIARA IRTEERA – 2.ZIKLOA

Abenduaren 7an, bigarren zikloko ikasleak Donostiara joan ginen Zientzia Museoa bisitatzera. Bertan, 4.mailakoek planetariumean espazioarekin lotutako saiotxoa izan zuten eta 3.mailakoek berriz animalien tailerra egin zuten. Ondoren, denok elkarrekin museoa bisitatu genuen eta irteera bukatzeko parke polit batera, bazkaltzera eta jolastera, joan ginen. Eguraldiak lagunduta egun aparta izan zen.

ARGAZKIAK

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eskolan abenduaren 5ean ospatu genuen. Lehenbiziko, guztion artean “lipdub”-a grabatu genuen (prest dagoenean zintzilikatuko dugu). Ondoren, Belen sukaldariak prestatutako euskal pastela eta gailetekin tripa ongi bete, eta eskolako jangelan karaokea izan genuen. Arratsaldean berriz, lehen hezkuntzako ikasleek Kultur Etxean “Ballerina” izeneko pelikula ikusten egon ziren bitartean, Haur Hezkuntzako ikasleak eskolan bertan gelditu ziren bertze pelikula bat ikusten Musika Gelan.

ARGAZKIAK